Berriak Lehendakaritza

Basque Culinary Center eta Culinary Institute of America unibertsitateek irakasleak trukatuko dituzte ikerketa gastronomikoan sakontzeko

2011.eko urriak 17

Basque Culinary Center da Espainiako lehenengo Gastronomia Zientzien Fakultatea

Patxi Lopez lehendakaria buru zela, Basque Culinary Center (BCC) eta Culinary Center of America (CIA) gastronomia unibertsitateen arteko lankidetza hitzarmena sinatu da gaur New Yorken. Akordioaren bidez, bi erakundeok irakasleak zein kultura arloko langileak trukatuko dituzte sukaldaritzarekin lotutako ikerketetan eta euskal gastronomian sakontzeko.   Patxi Lopezek hitzarmenaren garrantzia nabarmendu du, «berrikuntza, ikerketa eta sormen trebetasuna» lantzen lagunduko baitu, hau da, «euskal sukaldea nazioarteko erreferente bihurtu» duten osagai bereizgarriak.  «Oraingoan beste urrats bat ematen ari gara, lanbidetik hezkuntza sortuz eta enpresa eta unibertsitatea lotuz, ezagutza eta berrikuntza iturri gisa. Horiek izango dira etorkizunean lehiatzeko gakoak», azaldu du.

Culinary Institute of America mundu mailako erreferentzia da gastronomiaren arloan. Lau campus dauzka Hyde Parken, eta bana New Yorken (campus nagusia), St. Helenan, Kalifornian, San Antonion, Texasen eta Singapurren. Guztira, 3.000 ikasle eta 43.000 ikasle ohi inguru ditu.

Hitzarmenaren helburua bi erakundeen arteko lankidetza indartzea da, hezkuntza bultzatzeko asmoz kultura zein hezkuntza arloko trukea bultzatuz ikasle zein irakasleen eskutik. Horrez gain, Euskadiko eta Espainiako gastronomiaren, ardoen eta sukaldaritza ondarearen ikerketan elkarrekin sakontzea ere badu helburu itunak.  Gainera, bi aldeek estatubatuarren artean Mediterraneoko dietaren balioak sustatzeko konpromisoa hartu dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)