Lehendakariordeak proiektu bat aurkeztu du 40.000 lanpostu profesionalizatzeko zainketen sektorean, eta "Silver economy"ren sektorean
- ZainLaben bidez, zahartzeari aukera gisa aurre egin nahi zaio, eta ez arazo gisa
Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburu Idoia Mendiak ZainLab proiektua aurkeztu du gaur. Proiektu horren bidez, 40.000 lanpostu profesionalizatu nahi dira zaintzaren sektorean, eta zahartzea kalitatezko enplegurako aukera bihurtu, bizitza duina bermatzeko.
Mendiak “zainketen eremuko eta bizitza luzearen ekonomiako profesionalizazioa eta enplegua” izeneko jardunaldiari hasiera eman dio Bilbon; bertan Zainlab proiektuaren bidez egindako lanaren ondorioak ezagutarazi dira. Joan den urtean 2030erako Enplegu Estrategiaren esparruan abian jarri zen ZainLab, eta zainketen kualifikazio-, enplegu- eta ekintzailetza-aukerak identifikatzera bideratuta dago; baita, sektorean jarduten duten administrazio eta erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzan, "Silver economy" delakora ere.
Bere hitzaldian, "Zahartzaro duinerako eskubidea, kalitatezko enpleguaren aukera" izenekoan, lehendakariordeak ohartarazi du Euskadin bizi dugun errealitate demografikoa; izan ere, “milioi erdi pertsona bizi dira 65 urtetik gorakoen artean, hirutik batek 80 pertsona baino gehiago”, eta hamarkada batean biztanleriaren % 30 65 urtetik gorakoa izango dela aurreikusten du, baita 90 urtetik gorakoen kopurua hirukoiztu ere, batez ere emakumeak.
Egoera horrek, halaber, “gure gizarte-zerbitzuen sistemari buelta bat ematea eskatuko digu, autonomia pertsonala errazteko. Helburua da baliabideak eskaintzea jendeak, batez ere adinekoek, bizitza autonomoa berme guztiekin egin ahal izan dezaten; azken batean, segurtasun-sare bat eskaini behar zaie pertsona guztiei, haien bizimodua edozein dela ere”.
Bere ustez, “egoera horren erantzuna ezin da betikoa izan, lehen mailako arretaren zirkuluarena, familiarena, alegia, eta berrikuntza izan behar du profesional prestatuak edukitzeko; beraz, arazo gisa aurkezten dena, zahartzea, enplegu-nitxo berrien aukera bihurtu nahi dugu, eta horiek langile kualifikatuak behar dituzte berehalako Euskadirako”.
Lehendakariordeak azpimarratu du “eskubideen, berrikuntzaren, elkarrizketaren eta lankidetzaren, kalitatezko enpleguaren eta berdintasunaren arloko proiektu bat dela”, eta, aldi berean, aldarrikatu du errealitate horrek “gure gizarte-sistemaren bi arrakasta handiri erantzuten diela: salbuespenik gabeko osasunerako eskubidearen bermea, urte gehiago bizitzea ahalbidetzen diguna, eta pertsonek, batez ere emakumeek, izan nahi dituzten seme-alabak erabakitzeko duten askatasuna”.
Era berean, gogorarazi du gobernuak bakarrik egin ezin duen zeregina dela, eta, horregatik, “beste behin ere aliatu egin gara erakunde guztiekin, hainbat arlotako profesionalekin eta Hirugarren Sektorearekin. Erronka estrategiko hirukoitz baterako aliantza estrategikoa: zaintzak behar dituztenei arreta ematea, kalitatezko enplegurako 40.000 aukera baino gehiago sortzea, eta emakumeek –adinekoek zein sektorean lan egiten dutenek– jasaten duten desberdintasuna etetea.
-
2022-05-17
Sera una gran oportunidad de vida para muchas personas que están en la etapa del envejecimiento así atraves del presente proyecto establecida por el gobierno vasco será calidad de vida para los adultos mayores y oportunidad laboral para muchos profesionales que tienen el perfil y sobre todo la vocación de trabajar con dicha población. por favor como se inscriben las personas para participar en la bolsa de empleo de dicho proyecto