Berriak Lehendakaritza
Eu

Bidaia bat Euskadiko bihotzera, sukaldaritzaren bidez… New Yorken

2011.eko urriak 17

Euskal gastronomiaren produktu onenetarikoak ikusi eta dastatzeko aukera dago gaur New York-en

Patxi Lopez lehendakariak eta Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak show-room-a inauguratu dute New Yorkeko bihotzean; eta bertan euskal gastronomiaren produktu onenetariko batzuk dasta daitezke.  AEBetara eramandako produktuen artean arraina, gazta, Arabar Errioxako ardoa edota txakolina daude, munduko merkatu osoen eta anitzenetako honetan barneratzeko asmoz. Lehendakariak azaldu duenez, AEBetako ekialdeko kostaldeko merkatuan euskaldunok «lehiakorrak izateko eta zerbait berri eta kalitatekoa eskaintzeko gaitasuna» dugu.  «Espero dut sukaldaritzaren bidez Euskadiko bihotzera egindako bidaia honetaz gozatzea, eta mahai baten inguruan Euskadi eta Amerikaren arteko harremanak sendotzea» esan du Lopezek jardunaldi gastronomikoan. Bertan, Juan Maria Arzakek eta Martin Berasategik, gure herriko sukaldari onenetariko bik, hartu dute parte eta aipatutako produktuetariko batzuk prestatu dituzte. Lehendakariak nabarmendu duenez, euskaldunontzat «hau janaria eta edaria baino askoz gehiago da; bizitzeko eta izateko era bat da, gure ADNan dagoena, eta zuekin partekatu nahi dugu, senidetzeko eta adiskidetasun harreman iraunkorrak eratzeko berezkoa dugulako».

Show-room honen helburua, hain zuzen, enpresen esportazioak laguntzea eta euskal produktuen kalitatea zabaltzea da, eta horrexegatik honako leloa: Kalitatezko elikagai eta edariak, Euskadiren apustua.

Jardunaldia China Grill Managament taldeko Terry Zarikianek sortu duen Bar Basquen egin da; bertan, Euskal sukaldaritzan oinarritutako errezetak prestatzen ditu, baina bereziki Bizkaiko sukaldaritzakoak.


 

PARTE HARTZEN DUTEN EUSKAL ENPRESAK

AGIÑA PIPERRAK S.L.

ARAEX RIOJA ALAVESA

ALDANONDO CORPORACIÓN ALMENTARIA, S.L.

BODEGAS COVILLA

ANGULA AGUINAGA

BODEGAS GARCIA DE OLANO

ARTZAI GAZTA

BODEGAS LOLI CASADO

BACALAOS ALKORTA

BODEGAS MURIEL, S.L.

BACALAOS GIRALDO

BODEGAS VARAL

CASA ECEIZA

HEREDAD DE UGARTE, S.A.

CONSERVAS ZALLO S.A.

TXOMIN ETXANIZ

CORPA

VIÑASPRAL S.L.

FUNDACIÓN VALLE SALADO DE AÑANA

VIÑEDOS Y BODEGAS DE LA MARQUESA

GORROTXATEGI

EL COTO DE RIOJA S.A.

HIJOS DE JOSE SERRATS

MARQUES DE RISCAL

LA BACALADERA S.A.U.

5 MAHATSONDO, S.A.

NORTINDAL SEA PRODUCTS S.L.

OKIN

3 iruzkin
  • @nsanemeterio
    2011.eko urriak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @rgpozo: Un viaje al corazon de Euskadi a traves del paladar...en Nueva York http://t.co/dPU6m6L1

  • @TvEuskadi
    2011.eko urriak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Bidaia bat Euskadiko bihotzera, sukaldaritzaren bidez… New Yorken. http://t.co/uyJI3Alg

  • @lqcdonmanuel
    2011.eko urriak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Un viaje al corazón de Euskadi a través del paladar...en Nueva York. http://t.co/C59DFueq

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)
  • Patxi López
    Lehendakaria (IX legealdia)