Berriak Segurtasuna

Ertzaintzak eta udaltzaingoek indartu egingo dute ibilgailuen baldintza teknikoen ikuskapena bigarren mailako errepideetan

2022-05-15
  • Batez ere pneumatikoen egoera, argiak eta IATa ikuskatuko dituzte.

Ertzaintzak, udaltzaingoekin lankidetzan, bigarren mailako errepideetan dabiltzan ibilgailuen baldintza teknikoen ikuskapena indartuko du maiatzaren 16tik 22ra bitartean. Kanpainaren helburua da erabilera publikoko errepideetan zirkulatzeko araudi bidez ezarritako baldintzak betetzen diren zaintzea. Batez ere ikuskatuko dira:

  • Ibilgailuen Azterketa Teknikoa.
  • Argiak.
  • Pneumatikoen egoera.

Sonia Díaz de Corcuera Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariaren esanetan, “funtsezkoa da ibilgailuaren mantenimendua eguneratuta izatea istripuak edo matxurak saihesteko. Horixe da, hain zuzen ere, kontrol hauen helburua: prebentzioa eta errepideak leku seguruak izan daitezen laguntzea”.

IATa eguneratuta ez izatea arau-hauste larria da, eta 200 euroko zigorra du. Argiei dagokienez, anomaliaren bat hautematen bada, gidariari jakinaraziko zaio lehenbailehen konpon dezan. Anomalia horiek bidean gertatzen badira, ez da eragotziko jarraitzea, baldin eta arriskutsua ez bada; izan ere, gaur egun ez da nahitaezkoa ordezko lanparak eramatea. Bestalde, pneumatikoek gutxienez 1.6 mm-ko errodadura-sakonera izan behar dute. Horrez gainera, beti mantendu behar dituzte arauzko inskripzioak, eta ez dute babarik, deformaziorik, hausturarik edo pitzadurarik izan behar, ezta kablerik ere agerian.

Ibilgailuen baldintza teknikoak ikuskatzeko kanpaina trafikoa eta garraioa zaintzeko eta kontrolatzeko urte osorako programatu diren 46 kanpainen egutegiaren barruan egingo da.

4 iruzkin
  • 2022-05-16

    Era berean, mota guztietako ibilgailuek asegurua izan behar dute, baita aldi baterako bajak ere, ezbeharren bat gertatuz gero arriskuak baloratzeko.

  • 2022-05-16

    y también deben de contar con seguro vehículos todo tipo incluso baja temporal valorar los riesgos con consecuencias en caso de siniestro

  • 2022-05-15

    Era berean, lonja edo garajeetan luzaroan utzitako ibilgailu zaharrei begiratzea ere arriskutsua da, eta aldi baterako bajak ere ez du mugagabea izan behar.

  • 2022-05-15

    de igual manera mirar vehículos antiguos dejados durante mucho tiempo en lonjas o garajes ya que suponen también riesgos y se supone la baja temporal también no debe ser indefinida se requiere cierto mantenimiento

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak