Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskal ETEak New York-en

2011.eko urriak 17

Lehendakariak enpresa jardunaldi bat inaugurtau du, AEBetan dauden euskal enpresek bertan ezarri nahi dutenei orientatzeko

Handiekin lehiatzea; horixe da Patxi Lopez lehendakariak aste honetan AEBetan dauden euskal ordezkaritzako enpresei helarazi dien mezua. Gaur goizean egin den enpresa-jardunaldian, Euskadiko beste enpresa batzuek Ipar Amerikan ezartzean izan duten esperientziaren xehetasunak eta zailtasunak ezagutu ahal izan dituzte.  Lopezek «antolatzeko» beharra nabarmendu du, batez ere, enpresa txiki eta ertainek dutena atzerrira joateko garaian. «Gure ekonomia nazioartean lehiatzeko ahalegin handiagoa egin behar dugu, horixe baita han haztea lagun diezagukena, gaur egun. Horrexegatik gaude hemen», nabarmendu du. Lehendakariak adierazi du industria, makina-erraminta, gastronomia, turismoa edo moda sektoreetan Euskadik «zer esana eta zer eskainia» daukala, eta ez bakarrik merkatu estatubatuarrari begira, baizik eta baita «goraka ari den merkatu latinoamerikarrera sartzeko ate gisa» ere.

New York-eko hotel batean egin den enpresa-jardunaldi honetan, industria sektoreko hainbat enpresa eta Bernabe Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua eta Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburua egon dira. Undak «kooperazioaren»  garrantzia azpimarratu du, ez bakarrik klusterrekin, baizik eta baita enpresaren mundukoak ez diren erakunde eta organismoekin ere. Bere iritziz, ETEak nazioartean lehiatu, berritu eta finantziatu behar dira eta ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak hauei babesa ematen jarraituko duela, aurrekontuen murrizketek ez baitute sail hauetan eraginik izango. 

Ingurumen sailburuak, berriz, Euskadiko nekazaritzako elikagaien «kalitatea» nabarmendu du, dagoeneko 3.000 milioi euro fakturatzen baititu, hau da, euskal BPGaren %6,6.

Unzaluk azaldu duenez, AEBetan kontsumoa hazteko aukera dago sektore honetako enpresek %1 egin dutelako gora, azken urteotan. «Gure zain dagoen merkatu bat da», bukatu du Unzaluk.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)
  • Patxi López
    Lehendakaria (IX legealdia)