Berriak Osasuna

Osakidetzak 2018/19 LEP-en lehen faseko azterketen data, lekua eta ordua zehaztu ditu

2022-05-12
  • Azterketak ekainaren 18an eta 19an izango dira, Vitoria-Gasteizko UPV/EHUren Ikasgelategian, eta uztailaren 2an eta 3an, BECen.
  •  654 izangai izango dira, guztira, 1.610 plazatarako; izangaien % 83 emakumeak dira.

Osakidetzak 2018/19 LEPen lehen faseko azterketen data, lekua eta ordua zehaztu ditu; lehen fase horretarako, 1.610 plaza erreserbatu dira, besteak beste, Lehen Mailako Arretakoak. Gogorarazi behar da 2018-2019 LEPek 3.535 plaza eskaintzen dituela, bi fasetan banatuta. 2018-2019ko LEPen lehen faseko azterketak ekainaren 18an eta 19an izango dira, Vitoria-Gasteizko UPV/EHUren Ikasgelategian, eta uztailaren 2an eta 3an, BECen.

LARUNBATA, 2022KO EKAINAREN 18A – UPV/EHUren Elurreta Ikasgelategia (Vitoria-Gasteiz)

09:30ak

  • ESP. FAMILIA MEDIKUA LMT

13:30ak

  • LOGOPEDIAKO DIPLOMATUA
  • EMAGINA
  • ANATOMIA PATOLOGIKOKO ETA ZITOLOGIAKO TEKNIKARIA

17:30ak

  • OPTIKA ETA OPTOMETRIAKO DIPLOMATUA
  • LAN-OSASUNEKO ERIZAINA
  • DIETETIKAKO TEKNIKARIA

IGANDEA, 2022KO EKAINAREN 19A – UPV/EHUren Elurreta Ikasgelategia (Vitoria-Gasteiz)

09:30ak

  • ESP. PEDIATRIAKO MEDIKUA - LMT
  • AUDIOPROTESIKO TEKNIKARIA
  • ERRADIOTERAPIAKO TEKNIKARIA

13:30ak

  • OSASUN MENTALEKO ERIZAINA
  • TERAPEUTA OKUPAZIONALA

17:30ak

  • OSASUN-DOKUMENTAZIOKO TEKNIKARIA

LARUNBATA, 2022KO UZTAILAREN 2A. BEC (Barakaldo-Bizkaia)

09:30ak

  • ADMINISTRARIA

13:30ak

  • FISIOTERAPEUTA
  • GIZARTE-LANGILEA

17:30ak

  • LABORATEGIKO TEKNIKARIA

 

IGANDEA, 2022KO UZTAILAREN 3A. BEC (Barakaldo-Bizkaia)

09:30ak

  • ERIZAINA

13:30ak

  • ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARIA

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak