Berriak Segurtasuna

Itzulia Women 2022 lasterketaren eraginak Euskadiko trafikoan

2022-05-12
  • Lasterketa maiatzaren 13tik 15era egingo da Gasteiz eta Donostia artean
  • Ertzaintza eta udaltzaingoak arduratuko dira txirrindulari-proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboaz

Itzulia Women 2022 lasterketaren lehenengo edizioa maiatzaren 13an abiatuko da Gasteiztik, hiru egunetan Euskadin zehar ibiltzeko, eta maiatzaren 15ean iritsiko da Donostiara.  

Eusko Jaurlaritzak koordinatuko du txirrindulari-proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboa, eta Ertzaintzako agenteek (Ertzain-etxeetako agenteek, Trafikoko unitateek, Brigada Mugikorrak eta Zaintza eta Erreskate Unitateak) eta eragindako udaletako udaltzaingoek parte hartuko dute dispositibo horretan.

Hirugarren etapak, Donostia-Donostia artean egingo denak, izango du eraginik handiena trafikoan.   

ERAGINAK TRAFIKOAN

OSTIRALA, MAIATZAK 13: 1. ETAPA – GASTEIZ-BASTIDA

  • Etaparen kilometroak guztira: 105,9 km.
  • Eraginak: Ez da eragin esanguratsurik espero.

LARUNBATA, MAIATZAK 14: 2. ETAPA – MALLABIA-MALLABIA

  • Etaparen kilometroak guztira: 118,3 km.
  • Eragin puntualak izan daitezke N-634 errepidean:
    • Areitio eta Durango artean (10:00etatik 10:30era).
    • Eibar eta Ermua artean (13:00etatik 13:10era).

IGANDEA, MAIATZAK 15: 3. ETAPA – DONOSTIA-DONOSTIA

  • Etaparen kilometroak guztira: 139,8 km.
  • Eraginak:
    • 9:00etatik 9:30era: Donostiako sarbideetan, Tolosa Hiribidean eta Añorgan GI-20tik.
    • Eragin puntuala N-634 errepidean, Txikierdiko bidegurutze eta Orio artean (9:20 aldera, eta, gero, 11:00etan).
    • Eragin puntuala GI-636 errepidean, Errenterian (11:10 aldera, eta, gero, 13:00etan).
    • 11:45etik 12:30era: eragina N-638 errepidean, aireporturako sarreran, bai eta GI-636 errepidean ere, Irungo sarreran.

BALIABIDEAK

  • Gizonezkoen Itzulian bezala, Ertzaintzak Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Trafiko Unitateetako 35 motor-gidari hedatuko ditu.
  • Proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboa udaltzaingoekin elkarlan estuan gauzatuko da.

GOMENDIOAK

Eusko Jaurlaritzak herritarrei dei egiten die garraio publikoa erabil dezaten, eta, gidatu behar izanez gero, ordezko ibilbideak erabil ditzaten, denboraz ibil daitezen eta Ertzaintzaren eta udaltzaingoen jarraibideei jaramon egin diezaieten.

Era berean, errepideen egoera kontsultatzea gomendatzen du 011 telefono-zenbakian, www.trafikoa.euskadi.eus webgunean, @TrafikoaEJGV Twiterreko kontuan edo TrafikoaEJGV APPan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak