Berriak
Eu

Mendia: “Hurrengo pausoa ETAk eman behar du, pilota bere teilatuan dago”

2011.eko urriak 18

Eusko Jaurlaritzak ETAri eskatu dio Nazioarteko Konferentziak planteatutako deiarekin “bat egitea” eta bere “erabateko bakardadea” aitortzea

Gobernuaren bozeramailearen ustez, talde terrorista “erabateko bakardadean dago eta jada ez dago inor ETAren jarduera terroristaren amaiera eskatu ez duenik ez Euskadin, ezta kanpoan ere, beraz, pilota orain, ETAren teilatuan dago”. Gainera, Eusko Jaurlaritzak ez duela “aurrez ikusten mugimenduak egitea atzoko Bake Konferentziaren ostean, lehendakariak proposatutako 'ibilbide orria' jarraituko baitute”, azaldu du.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak atzoko Nazioarteko Konferentziari buruz nabarmendu duenez, «jada ez da inor gelditzen, ez Euskadin, ez kanpoan, ETAren jardun armatuaren amaiera behin betiko bukatzeko euskal gizarte guztiak egin duen deiarekin bat egin ez duenik. Espero dugu ETAk dei hauek bere egitea eta onartzea bizi duen bakardadea».    Idoia Mendiak argitu du Eusko Jaurlaritzak ez duela «mugimendurik» egingo konferentziaren ostean, Eusko Legebiltzarrean lehendakariak aurkeztu zuen «bide-orri propioa» baitu.

Gobernu Kontseiluaren ostean gaur Lehendakaritzan (Gasteiz) egin den prentsaurrekoan, Idoia Mendia bozeramaileak azaldu du Donostiako Nazioarteko Konferentzia eta gero, «hitz egin behar duena ETA dela» eta «pilota bere teilatuan» dagoela.

Zerga-kideketarako Saila
Gaur Zerga-kideketarako Saila elkartuko da eta bertan Eusko Jaurlaritzak lehendakariak hiru ahaldun nagusiei egin zizkien proposamenak aurkeztuko ditu. Dokumentuan 17 neurri plazaratuko dira, esate baterako iruzurraren aurkako borroka, Sozietateen Zergaren aldaketa edo Ondasun Zergaren berreskuratzea. «Hori guztia armonia fiskalaren irizpideari jarraiki» egingo dela adierazi du Mendiak.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2011.10.18)

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011-10-18n hartutako erabakiak

Iruzkin bat
  • @barnetx
    2011.eko urriak 19

    Comentario de Twitter:
    Gelditu makinaaaak!!! @zaldieroa-ren 'Non dago la pelota basqua' zintaren erantzuna azaldu da!!! http://t.co/6aitF4i7 http://t.co/iPzWTJhk

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)