Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak iragarri du euskal ekonomiahazi egingo dela beste behin urte amaieran eta 2011n lanpostuak sortuko direla

2010.eko urtarrilak 13

Lópezek, "Cinco Días" foroan, ziurtatu du "era esanguratsuan" enplegua sortu arte ez duela krisia gainditutzat joko

Patxi López lehendakariak iragarri du Euskadin hazkuntza ekonomikoaren susperraldia urte honen amaieran hasiko dela eta 2012an "gurutzaldi abiadura" berreskuratuko dela, % 2tik gorako tasekin eta enplegua modu "esanguratsuan" sortuz. Lópezek eragile denei "akordio" bat eskatu die, guztiok batera lan egiteko, etorkizuneko Euskadi "lehiakor, solidario eta iraunkor" bat eraikitzeko xedearekin.

Hazkuntza "arina" 2010eko azken hiruhilekorako eta "gurutzaldi abiadura" jada 2010an zehar. Horixe da Paxi López lehendakariak "Cinco Días" foroan emandako hitzaldian marraztu duen euskal ekonomiaren mapa. Lópezek ohartarazi du, aurten hazkuntza bat egongo den arren, langabezia ez dela hainbeste murriztuko, eta beraz, Eusko Jaurlaritzak ez duela krisi ekonomikoa amaitutzat joko lanpostuak modu "esanguratsuan" sortzen ez diren arte. "Soil-soilik enplegua sortzen hasten garenean esan ahalko dugu benetan krisitik irten garela" adierazi du.

Bilbon "Cinco Días" foroan parte hartu duten euskal enpresari eta ordezkari politiko askoren aurrean, lehendakariak bere gobernuak Jaurlaritzara iritsi zirenean topatu zuten krisiari aurre egiteko hartutako neurriak azaldu ditu. Halaber, datozen hilabeteotan Gasteizko gobernuaren jarduera zuzenduko duten ildo estrategiko batzuk ere azaldu ditu.

Lópezek, berriki "Legebiltzarraren historiako errefus txikienarekin" onartutako Aurrekontuak baloratu ditu, izaera "posibilista" dutelako. "Igaroaldiko" kontuak dira, baina "aldaketaren zimenduak" jarri behar dituztenak. Hazkuntza ekonomikoaren eredua aldatzeko, esparru teknologikoan inbertsio bat egiten saiatu behar da, eta horren "oinarria" "finkatu" egin behar da. Gainera, berrikuntzaren, ikerketaren eta garapenaren, I+G+b famatuaren, aldeko apustua egin behar da; lehendakariak horri, internazionalizazio terminoa gehitu dio eta 3 I+D formula (gaztelaniaz) sortu du.

Lehendakariarentzat, euskal ekonomia 3 I+D formularen "garapen neurritsurantz" bideratu behar da, prestakuntza eta heziketaren kalitatea hobetzeko, bereziki unibertsitatekoa, "babes sendoa" eman behar da eta gizartearen eta enpresen arteko koerantzukizuna finkatu egin behar da. Horrela, lehendakariak euskal ekonomian "konfiantza" duela adierazi du, baita bere eragile politiko, sozial eta ekonomikoetan ere, bereziki, enpresari eta langileengan. Hauei, beste behin, eskatu die "batera" lan egiteko, krisitik "indartsuago" irteteko eta etorkizuneko Euskadi "lehiakor, solidario eta iraunkor" baterako egitura sozial eta ekonomikoa eraikitzeko.

Lehendakariak ziurtatu du jakitun dela langabeziak dakarren "dramaz" eta konpromisoa hartu du egungo lanpostuak babesteko eta "galdutako lanpostuak berreskuratu eta beharrezkoak direnak sortzeko". Horregatik, berriz esan du, gobernuak "enplegua sortzeko eta babes soziala emateko" neurriak bultzatzen jarraituko duela, oinarrizko errenta jasotzen dutenei zuzendutakoak, eta saiatuko dela hauek "aktibo" bat izan daitezen, berraktibazio ekonomikoa sustatzeko eta lan merkatuarekiko "lotura" mantendu ahal dezaten. "Lanik ez izateak ez du esan nahi geldirik egon behar denik", laburbildu du.

Transferentziak eta epaiketa

Egoera ekonomikoaz gain, lehendakariak adierazi du uste osoa duela "aurten" Euskadiri enpleguen politika aktiboen eskumena transferitzeari ekingo zaiola, beti ere "bide horretan beste betorik ez baldin badago", adierazi du PSOE eta EAJren arteko aurrekontu akordioa sinatzea ekarri zuen hura aipatuz. Lópezek berriz adierazi du egoera hori kaltegarria dela Euskadirentzat, izan ere, politika hauek "funtsezko tresna dira lan merkatuan, prestakuntzan eta enpleguaren sorkuntzan hobekuntzak lortzeko. Beti dira beharrezkoak, baina krisi garaian are gehiago".

Azkenik, lehendakaria lasai agertu da, Auzitegi Gorenak berak eta beste agintari politiko batzuek, 2006an ezker abertzaleko agintariekin, besteak beste, Arnaldo Otegi Batasunaren bozeramaile ohiarekin, izandako bileretan "ezer zigorgarririk ez dagoela" ulertzen duela adieraziko duelakoan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria