NIK Patrika Digitala
Berriak Osasuna
qrcode

Osasun saila pozik agertu da egonkortzeko EPE abian jartzeko mahai sektorialaren bilerak ekarri duen aurrerapenarekin

2022-05-11

Mahai Sektorialaren bileran, Osakidetzaren egonkortze-tasa gehienez 3.723 plazatan finkatu da. Bi aldeek positiboki baloratu dute gehieneko plaza-kopurua. Hau,  lehen urratsa izan da 2020ko abenduaren 31n hiru urtez hutsik egon diren plazak egonkortzea helburu duen EPE bat deitzeko.

Osasun Sailak eta Osakidetzak positibotzat jo dute sindikatuek Mahai Sektorialean parte hartzea, hau da, Euskal Osasun Zerbitzuko profesionalen lan-baldintzak hobetzeko elkarrizketarako eta negoziaziorako foro naturalean. Egonkortze-tasa onartzea alderdiek negoziatzeko eta adostasunak lortzeko duten borondatearen adibide bat da.

OSAKIDETZAREN EGONKORTZE-TASA

Osakidetzaren egonkortze-tasak enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean jasotako baldintzak betetzen dituzten lanpostuen eskaintza jasotzen du.

Legeak 3 irizpide ezartzen ditu eragindako plazak identifikatzeko, eta horien guztien baturak "egonkortze-tasa" delakoa osatzen du, gehienez 3.723 lanposturekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan