Tapia: “Gure erlazioa sektore pribatuarekin ona izan da beti, ona izaten jarraitzen du, eta konfiantza sortzen du gizartearengan”

2022-05-13
  • "Inork ez du zalantzan jartzen neutraltasun energetikoa lortu behar denik, eztabaida da 2050era iristeko bidea zein den"
  • Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak gaurkotasuna aztertu du, gaur goizean, Euskadi Irratian egindako elkarrizketan

Lehiakortasuna

Jaurlaritzak hobekuntzaren alde egiten du lan, gaiak aztertzen ditugu eta hor ditugu mahai gainean. Enpresak prest daude inbertsioak egiteko, eta gure gizartea eta ekonomia dinamiko daude; horrek esan nahi du lasai egon behar dugula? Ez. Jarraitu behar dugu lehiatzen mundo mailan, eta ez dugu konformatu behar.

Gure erlazioa sektore pribatuarekin beti izan da ona eta ona izaten jarraitzen du. Datuak datuak dira, batzuetan onak beste batzuetan ez hain onak, baina gizarte honetan konfiantza dugu, lehendakariak esan duen bezala.

Energia

Berriro gasaren prezioa igoko da eskaera berdina delako eta eskaintza txikiagoa, beraz, prezioak gora egingo du. Negua iristen denean ez badugu gas nahikorik metatuta arazoak egon daitezke: Ikusi behar da zer gertatuko den, baina iturri bat mozten bada prezioa gora joango da.

Araban ez dakigu gasa dagoen edo ez dagoen, baina gasa erabiltzen jarraitzen dugu eta ekartzen dugu ahal den lekuetatik. Han ez dute begiratzen zer motako gasa den. Hemen CO2 isuri edo AEBn isuri, toki berera doa.

CEBEKen foruan, egia da egoera bakoitzak bere ikuspegitik aztertu zuela, baina bazegoen amankomuna den ideia bat. Inok ez du zalantzan jarri neutraltasun energetikoa lortu behar denik. Zalantzan dagoena da zein den 2050era iristeko bidea. Zeren bidez egin behar dugun bidea. Inork ez du zalantzan jartzen helburua, baizik eta bidearen mugarriak. Hori aztertu behar dugu. Bidea egin behar dela eta neurriak  azkartu behar direla denok dakigu. Adostasuna egon zen, baina bidea zehaztu behar dugu. Horretarako eztabaidatu behar dugu. Helburua ez dago zalantzan. Epea hor dugu 2050ean, baina joan gaitezen Alemaniara; orain ikatza erretzen ari da gas nahikorik ez duelako. Oso ondo finkatuta behar da noiz, non, eta nola.

Zenbat eta energia gutxiago erabili, orduan eta hobeto. Foroan, bereziki aztertu zen auto elektronikoa martxan jartzeko bidea, zeldak Txinatik etortzen dira… hartara, ekoizpen prozesuetan ere begirada jarri behar da.

Parque eolikoak

Aurreratuenak dira lehenbizi eskatu zirenak. Euskadi lurralde txikia da, ez dugu ikaragarrizko lekuak parkeak jartzeko. Haizea egokia den lekuetan jarri behar dira. Gutxiago jar dezagun baina potentzia handiarekin.

Energía gutxiago kontsumitzeko bidea hartu behar dugu. Gizartea jabetu da dagoeneko eta hainbat neurri jartzen ari dira. Komunitate energetikoak sortzen ari dira. Sentsibilizazio hori badago gizartean, baina agian ez gara konturatzen gure erabakiek eragina dutela beste arlo batetan. Adibidez: papera gutxiago erabiltzeko gailu elektronikoak erabiltzen ditugu eta horiek ere energía kontsumitzen dute.

Lehen sektorea. Hegaztien gripea.

Tentuz genbiltzan eta horregatik Aldundiak topatu du kasu hau, Frantzian bazegoen eta. Kasu bat gertatuz gero, hegazti guztiak hil behar dira. Protokoloa ezaguna da eta Aldundiak kontrol zehatzak egiten ari dira, baina gogoratu behar da pertsonentzat ez dagoela arriskurik.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak