qrcode

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Jon Redondok Itzulia Women lasterketaren maillotak aurkezteko ekitaldian parte hartu du

2022-05-10

Itzulia Women lasterketaren maillotak aurkeztu dira gaur Donostiako Udaleko bilkura aretoan. Ekitaldian izan dira, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Jon Redondo, Eneko Goia Donostiako alkatea, Gazteriako eta Kiroleko zuzendaria Goizane Alvarez, Julián Eraso Ocetako presidentea eta Ander Toña Laboral Kutxako ordezkaria besteak beste.

Txirrindularien maillotak Gobik enpresak diseinatu ditu. Liderraren maillot horia Laboral Kutxak babestuko du, mendiko liderrarena (zuria puntu gorriekin) Eusko Labelek, puntuen arabera hobekien sailkatutako txirrindulariarena (berdea) Gipuzkoa Kirolakek eta hobekien sailkatutako txirrindulari gazteenaren maillota (urdina), ostera, Euskadi Basque Countryk babestuko du.

Itzulia Women lasterketaren lehen edizioa datorren ostiralean hasiko da, maiatzaren 13a, eta lehen etapa Gasteizen hasiko da; bigarrena, berriz, Mallabian jokatuko da, eta hirugarren etapa, azkena, Gipuzkoako hiriburuan jokatuko da; Donostiako Klasikoaren ibilbide berdina izango du. Lasterketaren hiru egunetan txirrindulariek, orotara, 364 kilometro egingo dituzte.

Lasterketan 21 taldek hartuko dute parte, eta talde bakoitzean 6 txirrindulari abiatuko dira; hala, 126 txirrindularik osatutako tropelaz gozatu ahalko dugu.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak