Euskararen Aholku Batzordeak osatu du Euskararen Sustapenerako Ekintza Plana berritzeko batzorde atala
Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu zenetik hamar urte pasa dira eta orain, ESEP ordezkatuko duen estrategia berria lantzeko prozesua abian jarri behar dela eta, horretarako, Euskararen Aholku Batzordean batzorde-atal berezia sortu da. Gaur batzorde-atalaren lehenengo bilera egin da eta bertan aurkeztu da Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egindako azterlana: ESEP 2012-2022. 10 urteko ibilbideari begirada. ESEPen araberako diagnostikoa.