Berriak Osasuna

Osasun Sailak lankidetza-akordioa sinatu du Jakiunderekin, osasun-arloko ezagutza sortu eta zabaltzeko (Gobernu Bilera 2022-5-10)

2022-05-10

Gobernu Kontseiluari Osasun Sailaren eta Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiaren artean osasun-arloko ezagutza sortu eta zabaltzeko sinatutako lankidetza-akordioaren berri eman zaio. 

Akordioaren helburua da bi erakundeen artean lankidetzarako esparrua ezarri eta zehaztea, euskal herritarren artean osasuna sustatzeko eta zaintzeko erronka handiak kontuan hartuta.  Hala, osasun-arloko analisia, hausnarketa, ezagutzaren zabalkundea, ikerketa eta berrikuntza sustatu nahi dira, osasun-sistemak EAEko pertsonen egungo eta etorkizuneko premiei ahalik eta erantzun onena ematen diela bermatzen jarraitzeko asmoz. 

Akordioa bat dator osasunaren hobekuntzarako eta osasungintza-sistemaren kalitaterako zerbitzura dauden ikerketa eta berrikuntza sustatzeko helburuekin, bai eta eremu horretan berezko ekosistema bat garatzeko helburuarekin ere; helburu horiek Osasun Sailaren eta Eusko Jaurlaritza osoaren dokumentu estrategiko nagusietan jasotzen dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko