Berriak Hezkuntza

500.000 euro Helduen Hezkuntzako ikasleen elkarteentzako eta unibertsitatez besteko ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzako (Gobernu Bilera 2022-5-10)

2022-05-10

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Helduen Hezkuntzako ikasleen elkarteentzako eta unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikastetxeetako ikasleen guraso elkarteentzako dirulaguntzak deitzen dituen Agindu bat. Deialdi honek 500.000 euroko diru-kopurua du.

Dirulaguntza hauek, 2022an zehar burututako jarduerek eragindako gastuetan laguntzeko eskainiko dira. Honako hauek izan daitezke:

  • Unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleei eta ikasleen gurasoei zuzendutako prestakuntza-jarduerek eragindako gastuetarako.
  • Jarduerek eragindako gastuetarako eta deialdi honen onuradun diren elkarteek beren jardunerako behar dituzten azpiegitura-gastuetarako.
  • Eskolaz kanpoko jardueren eta jarduera osagarrien gastuetarako –aurrez aipatutakoez bestelakoak–; jarduera horiek unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleei eta ikasleen gurasoei zuzenduta daude. Jarduera horien kostuaren % 50 ordainduko da gehienez ere.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko