Berriak Hezkuntza

2,4 milioi euro musika ikastegi pribatuen finantziaziorako (Gobernu Bilera 2022-5-10)

2022-05-10

Gobernu Kontseiluak gaurko bilkuran onartu du, Hezkuntzako sailburuak proposatuta, Musika Eskola Pribatuei eta Musikako Zentro Baimendu Profesionalei dirulaguntzak emateko deialdia egiten duen agindua.

Gaur onartutako deialdiak 2.465.000 euroko zenbateko ekonomikoa du, eta haren helburua da EAEko titulartasun pribatuko musika-eskoletarako eta musikako zentro profesional baimenduetarako dirulaguntzen deialdia egitea, 2021-2022 ikasturteko kostuak finantzatzen laguntzeko.

Beraz, EAEn musika-irakaskuntzak garatzen laguntzea da deialdi honen helburua. Eskola horiek musikaren arloko prestakuntza praktikoa ematen dute eta hala nahi duten ikasleak ikasketa profesionaletarako prestatzen dituzte.

Bi dirulaguntza lerro jasotzen ditu: bat, aurrekontuaren % 25eko edo hortik gorako udal-finantzaketa duten zentroetarako, eta, bestea, % 25etik beherako edo udal-finantzaketarik gabeko zentroetarako.

Deialdi honen bidez diruz lagundu ahal izango dira ikastetxe horietako langileen kostuak (irakasleenak eta irakasle ez direnenak), ekipamenduarenak eta funtzionamenduarenak, musika-irakaskuntzarekin zuzenean lotuta badaude betiere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko