Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzak Osakidetzari 318 milioi euro esleitzea adostu du, 27.000 langile baino gehiagoren lanbide-garapeneko aparteko deialdi-prozesua hasteko

2022-05-10
  • Euskadi Bono Denda berriak bost milioi baino gehiago jarriko ditu Euskadiko txikizkako merkataritzaren salmenten suspertzea indartzeko

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarekin batera.

Osasun sailari lotuta, Osakidetzako Mahai Sektorialean LAB, CC.OO. eta UGT sindikatuekin hartutako konpromisoaren harira, Zupiria bozeramaileak jakinarazi du Jaurlaritzak 318.400.000 euroko zuzkidura gehigarria onartu duela gaurkoan garapen profesionaleko ezohiko deialdiak dakartzan gastuak finantzatzeko. “Garapen Profesionala aitorpen indibidualizatua da, Osakidetzako langileen ibilbide profesionala baloratzeko eta plus ekonomiko batzuk ezartzeko aukera ematen duena. Plus horien bidez, plantilla sustatu nahi da eta eginkizunak betetzeaz aparte, herritarrei ematen zaien asistentzia-kalitatea hobetu”, adierazi du Zupiria sailburuak.

MERKATARITZA

Turismo, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskutik, tokiko merkataritzarekin zerikusia duten bi erabaki hartu dituela gaurkoan Gobernuak eman du jakitera bozeramaileak, biak autonomoek kudeatutako establezimenduetara eta mikro eta merkataritza-enpresa txikietara bideratuak.

Alde batetik, Euskadi Bono Denda merkataritzarako pizgarrien programaren edizio berri bat onartu da. Hirugarren deialdi honek gutxienez 5 milioi euroko zuzkidura izango du eta aurreko edizioetan bezala, Bonuak 10 euroko deskontua ahalbidetuko du erosketaren 30 euro bakoitzeko. Deskontua establezimenduan bertan egingo da, aldez aurretik bonua erosi beharrik izan gabe.

Bestalde, 3.350.000 euroko zuzkidura onartu da merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntzetara bideratzeko, gehienez 9.000 euro merkataritza bakoitzeko, aurreko ekitaldian baino % 25 gehiago.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak guztira 20 milioi euro emango ditu aurten aparteko funtsetatik, tokiko merkataritza sustatzeko eta hobetzeko.

DSBE

Bere aldetik, Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak Gobernu Kontseiluak gaur onartu duen Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Lege-proiektua aurkeztu du, “proposamen arinagoa, modernoagoa eta argiagoa da, eta haren bidez, estaldurak handitu eta zenbatekoak hobetu nahi dira, kudeaketa sinplifikatu eta arindu nahi da, eta eraginkortasun handiagoa lortu nahi da euskal herritarren gizarteratzean eta laneratzean”.

GOBERNU KONTSEILUAREN AKORDIOAK

Gainera, ohikoa den bezala, Bingen Zupiria sailburuak, jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur onartutako hainbat akordio, besteak beste, honakoak aipatu ditu:

Bestetik, Gobernu Kontseiluak Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari baimena eman dio Konstituzio Auzitegian ager dadin Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen eta euskal erakundeen autogobernua eta gaitasunak murrizten dituen Legearen alderdiak defendatzeko.

Hezkuntza sailaren eskutik, diru-laguntzekin zerikusia duten bi erabaki hartu dira gaurkoan: batetik, musika-irakaskuntzak garatzen lagunduko duen Musika Eskola Pribatuei eta Musikako Zentro Baimendu Profesionalei zuzendutako dirulaguntzak emateko deialdia onartu da (2.465.000 eurokoa) eta bestetik 500.000 euro bideratuko dira Helduen Hezkuntzako ikasleen elkarteentzako eta unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikastetxeetako ikasleen guraso elkarteentzako.

Gai-zerrenda

Prentsa-txostena

Iruzkin bat
  • Ana
    2022-05-11

    Lo que faltaba ! Po que no ponéis dinero para resolver las bolsas de trabajo de la oposición que se celebró en junio de 2018 ...y que aún no habéis puesto en marcha ? 4 años esperando no es suficiente? . Principio de igualdad ? Dónde .

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak