Berriak Hezkuntza
qrcode

2022ko Lan Eskaintza Publikoak: Hezkuntza Saila

2022-05-06

Irakasle funtzionarioen mahai sektorialak beste bilera bat izan du gaur eguerdiz Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan. Bertan, sindikatuetako ordezkariekin izandako negoziazio prozesuaren ondoren, Hezkuntza Sailak 2022ko Lan Eskaintza Publikoetan deituko diren plazen proposamena azaldu dieta sindikatuetako ordezkariei.

Aurrez jakinarazi bezala, 6.350 plaza eskainiko dira guztira. Horietatik 5.365 irakasleentzat izango dira. Irakasleentzako plaza horiek honako prozesu hauen bidez eskainiko dira:

  • Merezimendu lehiaketan: 2.697 plaza
  • Oposizio lehiaketa ez kanporatzailean: 710 plaza
  • Oposizio lehiaketa arruntean: 1958 lanpostu

 

Irakasleen kidegoen araberako banaketa:

Kidegoa

Guztira

Maisu-maistrak

2044

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

2777

Sektore Berezietako Espezialistak

181

Lanbide-Heziketako Irakasle Teknikoak

262

Hizkuntza-eskola Ofizialetako Irakasleak

44

Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleak

26

Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleak

31

Guztira

5365

 

Lan-legepeko langileak

Bestalde, Hezkuntza Sailak beste 985 plaza ere deituko ditu, Hezkuntza Bereziko eta Sukalde eta Garbiketako lan-legepeko langileentzat. Beraz, orotara 6.350 plaza izango dira.

Hezkuntza Sailak aurrerago jakinaraziko du LEP hauen deialdia noiz egingo duen, bai eta hauek garatzeko gainerako datak ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)