Berriak Herrizaingoa
Eu

Bake Konferentziak ETAri terrorismoarekin «argia eta garbi» amaitzeko exijitzea espero du Eusko Jaurlaritzak

2011.eko urriak 15

Rodolfo Aresek berretsi egin du terrorismoarekin bukatzeko «azken txanpan» sartuak gaudela. Izan ere, bere esanetan, ETA «garaitua» dago dagoeneko eta badaki demokraziak eta Zuzenbidezko Estatuak «irabazi» egin dutela

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak espero du Lokarrik antolatu duen konferentziak ETAri «ekintza terrorista guztiak» bertan-behera uzteko exijitzea. Ziurtatu duenez, PSE konferentzian izango da talde terroristak bere jarduera amaitu eta desager dadin eskatzeko. Patxi Lopez lehendakaria konferentzian ez izategatik EAJk egin dituen kritiken harira, Aresek gogorarazi du Lopez AEBetan dagoela «herriaren interesak» defendatzen, eta «ez alderdikoak, bere aurrekoak egiten zuen bezala», erantsi du. Gainera, ziurtatu du lehendakariak «egunero, Euskaditik, AEBetatik edo dagoen lekutik dagoela, terrorismoarekin amaitzeko eta bakea eta askatasuna lortzeko» egiten duela lan. Sailburuak EAJri «zuhurtziaz eta arduraz» jokatzeko deia egin eta hauteskunde kanpainan hainbeste pentsatu beharrean, herriaren interesetan egiteko eskatu dio.  Azkenik, Aresek agerraldia baliatu du gogorarazteko ETA «azken txanpan» sartua dagoela. Ziurtatu duenez, «laster terrorismoarren amaiera ospatuko dugu eta berau ez da inoren oparia izango,  Zuzenbidezko Estatuaren irmotasunarena, domokrazia eta tolerantziarik gabeko politika tinkoarena, terrorismoaren aurkako gizalegezko erresistentziarena, terrorismoaren biktimen ereduarena eta ETAri babesa ematen zieten ideia totalitarioen deslegitimizazio etiko eta sozialaren ondorio baizik».

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)