Irudikak 2022ko egonaldietako lanen erakusketa inauguratu du eta bere seigarren edizioko irudia eman du ezagutzera

2022-05-06

Kultura sailburuorde Andoni Iturbe 2022ko egonaldietako lanen erakusketaren inaugurazioan eta Irudikaren seigarren edizioko irudiaren aurkezpenean parte hartu du gaur goizean. 

Erakusketan 2022ko Egonaldietan eginiko lana dago ikusgai. Bea Lozano artistak hartu zuen parte ilustrazio kategorian eta Santiago Colombok animazio kategorian. Biak aritu dira lanean Citè Internationale de la Bande Dessinée de Angoulême zentroan eta Bilbaoarte Fundazioan martxoaren 5etik maiatzaren 6ra bitartean. Artista biek hartu dute parte erakusketaren inaugurazioan. 

Gaurko ekitaldian irailaren 29tik urriaren 1era bitartean Artium Museoan egingo den Irudika-Ilustrazioaren Nazioarteko Topaketa Profesionalaren seigarren edizioko kartela eta animazioa ere eman dira ezagutzera. Bi lan horiek artisten egonaldian sortu dira, Bea Lozanok egin duelarik ilustrazioa eta Santiago Colombok animazioa.

Informazio gehiago hemen

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak