Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Espainiar sistema autonomikoaren etorkizunari buruz eztabaidatuko da Bilbon

2011.eko urriak 17

"Federalismoaren bideak eta autonomietako estatuaren etorkizuna" nazioarteko biltzarra urriaren 19 eta 21 artean izango da

Europako eta iparamerikako federalismoan adituek espainiar sistema autonomikoaren etorkizunari buruz eztabaidatuko dute Bilbon. Asteazkeneko inaugurazioan Idoia Mendia Justizia eta Administrazio Publiko sailburua, Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea, José Angel Biel Rivera, Aragoieko Gorteen presidentea eta Manuel Giménez Abad fundazioaren kopresidentea, eta Alberto López Basaguren Konstituzioa Zuzenbidan katedraduna eta biltzarraren zuzendaria, parte hartuko dute. Inaugurazio hitzaldia Michael Burguess-ek emango du, Kent-eko Unibertsitatean Ikasketa Federaletako irakaslea eta Erresuma Batuetako aditu nagusia.

Europako eta Ipar Ameriketako 14 herrietatik datozen 147 federalismoan aditu elkartuko dira asteazken honetik aurrera eta ostiralera arte Bizkaia Aretoan, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) paraninfoan (Abandoibarra Etorbidea 3, Bilbo) euren sistema federalen eta espainiar autonomietako estatuaren erronkak aztertzeko. “Federalismoaren bideak eta autonomietako estatuaren etorkizuna” nazioarteko biltzarra aurkeztu da gaur prentsaurrekoan, unibertsitateko Konstituzio Zuzenbidea eta Pentsamendu eta Mugimendu Politiko eta Sozialen Historia Sailak antolatua, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, besteak beste.

Nazioarte mailan ospe handiko ponenteek hiru eguneetan zehar hiru gai aztertuko dituzte: eskumenen banaketa, gobernuen arteko harremana eta aniztasun politiko eta kulturala. Gai bakoitzekiko mahai inguru bat egongo da hainbat estatuen esperientziak aztertzeko eta beste bat Espainar estatuaren kasuan sakontzeko. Horrez gain, bloke tematiko bakoitzak eztabaidarako denbora bat eta partaideen komunikazioak aurkezteko beste bat izango du.

Egitura honen helburua gaitasun handia erakutsi duten sistema federalen esperientziak Espainiar autonomien estatuaren garapenean laguntzeko baliogarriak diren debatitzea da.

“Ezin dugu era isolatuan hausnartzen jarraitu, gure herria eta beste herrialdeen artean loturarik ez balego bezala”, azpimarratu du López Basauren-ek prentsaurrekoan. Estatutoak erreformatzeko azkenengo erreformen bertute eta akatsak aztertzera deitu du etorkizuneko proposamenen emaitzak hobetzeko.

2 iruzkin
  • @coquegarcia
    2011.eko urriak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @wofederalism: Mañana arranca nuestro congreso, #WoF, y será retransmitido en directo por @Irekia http://t.co/WEGj0RI6

  • @wofederalism
    2011.eko urriak 18

    Comentario de Twitter:
    Mañana arranca nuestro congreso, #WoF, y será retransmitido en directo por @Irekia http://t.co/WEGj0RI6

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)