Eusko Jaurlaritzak lindanoaren mahaia biltzera deitu du instituzioak eta gizarte-eragileak informatzeko

2022-05-05
  • Kutsagarri horren presentzia detektatu zen kokaguneen oraingo egoera aztertu da, horien artean Argalario, Loiu, Kastrexana, Jata eta Artxanda
  • Bilera baliagarria izan da azken bi urteotan egindakoaren berri emateko eta 2025erako aurreikusitako jarduerak eragileei aurkezteko

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak deitutako “Lindanoak eragindako kutsaduraren inguruko Ekintza Instituzional eta Sozialaren Mahaiak” bilera berri bat antolatu du ostegun honetan, maiatzak 5, 2020an egindako lehenengoaren ostean; bertara joateko, honako instituzio eta gizarte-eragile hauei ditu zaie: Eusko Jaurlaritzako sailak (Osasuna, Segurtasuna, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politika, eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumena); Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak; Uraren Euskal Agentzia-URA; Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa; EUDEL; Gasteiz, Bilbo, Santurtzi, Barakaldo, Leioa, Mungia eta Sondikako udalak; Aclima, Ingurumen Klusterra; eta Eklogistak Martxan elkartea.

Bigarren bilera honen helburua izan da instituzioen arteko eta gizartearekiko koordinazioa bultzatzea eta jarduteko jarraibideak indartzea, lindanoak (HCH) eta konposatu organiko iraunkorrek sortutako kutsadura ikertzeko eta erremediatzeko zereginak garatu ahal izateari begira; izan ere, kutsatuta egon daitezkeen lurzoruen lokalizazioan hainbat urtez egindako ahaleginak gorabehera, lindanoaz egindako erabilera berak eta garai horretan kontrolik gabe egindako isurketek euskal geografian zehar kantitate sakabanatuak agertzera eraman dezakete. Hain zuzen ere, lindanoak eragindako kutsaduraren inguruko Ekintza Instituzional eta Sozialaren Mahaiak gardentasun informatiboari lagundu nahi dio, alegia, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailetik inplikatutako sektoreekin gai horren inguruan dagoen gardentasun informatiboari.

Topaketan konpartitu dira 2020az geroztik egindako aurrerapenak, eta 2022-2025 aldirako jarduera berriei heldu zaie, horien artean honako hauei: “Lindanoak EAEn sortutako kutsadurari aurre egiteko jardunaren bide-orria” izeneko oinarrizko dokumentuaren erredakzioa; biltegien zehartzearekin lotutako azken teknologien azterketa; HCH duten lurzoruen tratamendurako teknologiak hornitzen dituzten enpresekiko kontaktuak; landare-espezieak karakterizatzeko metodologien ebaluazioa edo eragindako lurzoruak eta urak tratatzeko proiektu erakusleak babestea; eta Euskadin HCHz kutsatuta dauden lurzoruen oinarrizko inbentario bat egitea.

Orobat, Argalario, Loiu, Kastrexana, Jata, Artxanda, Etxeuli, Tellaetxe, Modorreta eta Gardelegiko kokaguneen inguruan egindako aurrerapenak eta etorkizunerako aurreikusitako jarduerak jorratu dira, eta baita HCH detektatu den eta inbentariatuta eta ikertuta dauden beste kokagune batzuei dagokienak ere. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak ezagutza-foro batzuetan izandako lankidetzaren xehetasunak eman dira, edo HCHtik eratorritako kutsadurak ukitutako EBko eskualde-sarea bat sortzera zuzendutako europar proiektu baten barruan izandako lankidetza. Halaber, Uraren Euskal Agentzia-URAk Ibaizabalen afekzioaren inguruan duen ekintza-plana ere aurkeztu da.

80ko hamarkadaz geroztik, Bilbo Metropolitarraren zati handi bat, batez ere Ibaizabal ibaiko eskuinaldeko eta ezkerraldeko udalerri batzuk, lindano izenez ezagutzen den pestizidaren fabrikaziotik etorriko hondakinak sortutako kutsaduraren eraginpean egon ziren. Erandion eta Barakaldon bi enpresa egon ziren, inolako kontrolik gabe euren hondakinak Ibaizabal aldean edo Nerbioi beherean –batez ere- isuri zituztenak.  Hondakin horien isurketa 1986an debekatu zen, eta orduan bukatu zen haien ekoizpena.

 

 

2 iruzkin
  • 2022-05-06

    Lursaila baldintza egokietan ziurtatu beharra, arazoa beste pertsona bati pasatzen saiatu gabe, ibilbide judiziala garaiz eginez.

  • 2022-05-06

    obligación certificación terreno en condiciones no tratar de pasar el problema a otra persona dando recorrido judicial para rato

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Foru-aldundiak; URA Uraren Euskal Agentzia; Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa; EUDEL; Aclima ingurumen-klusterra eta Ekologistak Martxan elkartea