Elkarlan Sariak
Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko funtzionarioentzako 3.108 lanposturako deialdia egingo du aurten, hainbat deialditan

2022-05-05

Eusko Jaurlaritzak gaur jakinarazi die Euskadiko Administrazio Orokorreko Mahai Sektorialean ordezkatuta dauden sindikatuei aurten 3.108 plaza betetzeko deialdia egingo duela hainbat deialditan. Horixe adierazi diete Jaurlaritzako Funtzio Publikoko arduradunek gizarte eragileei gaur Lakuan egin duten mahai sektorialaren bileran. Plaza horien erdiak baino gehiago merezimendu-lehiaketaren modalitatean eskainiko dira, eta gainerakoak oposizio-lehiaketaren modalitatean.

Honenbestez, eskain daitezkeen lanpostu huts guztiak eskaintzen dira, eta, gainera, euskal administrazio publikoan bitarteko langileen tasa handia murrizteko hartutako konpromisoari erantzuten zaio; horretarako, Lan Eskaintza Publikoen (LEP) deialdia egin behar da. Egonkortze eskaintza horiek indarrean dagoen legeria betez gauzatuko dira, Kidego eta Eskalen Euskal Legean jasotako xedapen gehigarriek gaitzen duten esparru juridikoaren barruan.

Funtzionarioentzako plaza guztietatik 1.884 merezimendu-lehiaketa bidez ebatziko dira, eta gainerako 1.219ak lehiaketa-oposizio bidez; hau da, eskainitako lanpostuen %60,6tan, aspiranteek merezimenduak baino ez dituzte baloratuko, eta bereziki kontuan hartuko dira deialdia egin duen administrazioan lanean emandako urteak, bai eta prestakuntza profesionla eta akademikoa, besteak beste.

Eskainitako lanbide eskalak berrogeita hamar inguru dira, eta, besteak beste, honako hauek hartzen dituzte: administrazio langileak, legelariak, gizarte eta lan arreta, estatistikak, hizkuntza-normalizazioa, osasun publikoa edo epidemiologia.

Deialdiek, batez ere, kasuan kasuko kidegoan, eskalan, kategorian edo baliokidean izandako esperientzia kontuan hartzeko beharra balioesten dute. Deialdi bakoitzean bi prozesu mota egong  o dira: bata, oposizio-lehiaketaren bidez Funtzio Publikoan sartzeko aukera emango duena, eta bestea, berriz, merezimendu-lehiaketaren bidez, aplikatu beharreko araudiaren arabera. Bi kasuetan bermatuta daude enplegu publikoa lortzeko hautaketa prozesu horietarako eskatzen diren berdintasun, merezimendu, gaitasun eta gardentasun printzipioak.

Eskaintza horiek Mahai Sektorialaren bileretan eta zentral bakoitzarekin aldebiko bileren errondetan sindikatuekin izandako negoziazio trinkoen ondoren egin dira.

Laster jakinaraziko dira deialdien datak, eta horiek gauzatu ondoren azken urteetan Euskal Administrazio Orokorrean metatutako bitartekotasuna neurri handi batean murriztuko da.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @garamendiol
    2022-05-05

    Comentario de Twitter:
    Eskainitako lanpostuen %60,6 meritu lehiaketaren bidez egingo dira, eta gainerkoak lehiaketa-oposizio bidez https://t.co/4FSNWDiqRd

  • Argazkia SN Robot
    @garamendiol
    2022-05-05

    Comentario de Twitter:
    El 60,6% de las plazas se ofertarán en la modalidad de concurso de méritos y el resto mediante concurso-oposición

    https://t.co/9BtJgMiE28

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)