Garamendi Sailburuak Itzarri Enpleguko BGAEren emaitza positiboak nabarmendu ditu, %7,78ko errentagarritasuna lortu ondoren
- Itzarrik 977,5 milioi euroko ondarearekin eta 115 mila bazkide baino gehiagorekin itxi du 2021 urtea
- Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburu eta Itzarriko presidente Olatz Garamendik BGAE enplegatu publiko guztientzat baldintza bidezkoetan orokortzearen aldeko apustua berretsi du Batzar Nagusian
- Itzarriren urteko batez besteko errentagarritasuna %5,68koa izan da azken hamar urteetan, eta historikoa, %4,13koa.
- Sortu zenetik, Itzarrik 140 milioi euro baino gehiago ordaindu dizkie bazkideei prestazioetan
Itzarri Enpleguko BGAEak 2021. urteko kudeaketaren balantzea aurkeztu du asteazken honetan, maiatzak 4, Gasteizen, Ohiko Batzar Nagusian, eta onartu egin da. Itzarrik urteko errentagarritasun positiboarekin itxi zuen urtea (+%7,78 TAE), eta 20 milioi euro ordaindu zizkien bazkideei erretiro pentsioen osagarri gisa. Halaber, hamazazpigarren ekitaldia 977,5 milioi euroko ondarearekin eta gizarte-aurreikuspeneko euskal erakundeari lotutako 115.566 bazkiderekin amaitu zen. Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburu eta Itzarriko presidenteak BGAE horren bilakaera positiboa nabarmendu du, bai bazkide kopuruari dagokionez, bai ondare eta errentagarritasunari dagokionez, eta haren onura publiko eta soziala azpimarratu du, gure adinekoen pentsioen etorkizunerako tresna garrantzitsua baita.
Garamendik tresna horren garrantziaz ohartarazi eta Euskadiren garapen sozial eta ekonomikoari egiten dion ekarpena azpimarratu du Batzarraren aurrean, eta borondatezko gizarte-aurreikuspena orokortzearen aldeko apustua egiten jarraitzeko erronka ezarri du, enplegatu publiko guztientzat bidezko baldintzetan lortzeko. Ildo horretan, Sailburuak Itzarrik tokiko inbertsio ekarpenari dagokionez egiten duen lana azpimarratu du, eta adierazi du erreferentziazko posizio bati eusten diola, Euskadin inbertsio ahalegin handiena egiten duten Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeetako bat den aldetik, hau da, 117 milioi euro.
Itzarrik, 2021eko abenduaren 31n, aurreko urtean baino 6.197 bazkide gehiago zituen, Euskadiko Administrazio Orokor eta Instituzionalekoak. Era berean, 153,8 milioi euroko hazkundea izan zuen bere ondarean.
Bilakaera historikoa
|
2005/4/19 |
2021/12/31 |
Bazkide kopurua |
68.244 |
115.566 |
Ondarea € |
10.166.198 € |
977.504.448 € |
Likidazio balioa |
10,0000 |
19,6544 |
Azken 10 urteetan, urteko batez besteko errentagarritasuna %5,68koa TAE izan da, eta %4,13koa TAE izan da 2005eko apiriletik, jaio zenetik. Garai hartan Itzarrin 1.000 euroko ekarpena egin zuen bazkideak 1.965 euro zituen 2021eko abenduaren 31n.
Itzarri Enpleguko BGAE ondarearen errentagarritasunak
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
2020 |
2021 |
%11,18 |
%11,90 |
%6,92 |
%4,15 |
%4,82 |
%4,43 |
%-2,03 |
%7,03 |
%1,41 |
%7,78 |
2005 urteaz geroztik, Itzarrik 140,9 milioi euro ordaindu ditu, horietatik 20 milioi euro 2021 urteari dagokie. Oro har, banaketa honako hau da: erretiroagatik 115,8 milioi euro (17,5 milioi euro 2021ean); ezintasunagatik 15 milioi euro (1,8 milioi euro 2021ean), heriotzagatik 8,6 milioi euro (1,1 milioi euro 2021ean) eta iraupen luzeko langabeziagatik 1,6 milioi euro (120.000 euro 2021ean).
Ondarearen bilakaera historikoa
2005eko apirila |
10,166 |
2005 |
30,065 |
2006 |
66,248 |
2007 |
118,633 |
2008 |
179,010 |
2009 |
281,983 |
2010 |
389,214 |
2011 |
424,530 |
2012 |
473,685 |
2013 |
522,550 |
2014 |
554,174 |
2015 |
577,247 |
2016 |
607,262 |
2017 |
643,383 |
2018 |
660,739 |
2019 |
751,174 |
2020 |
823,626 |
2021 |
977,504 |
(milioi euro)
INBERTSIOA EUSKADIN
Itzarrik erreferentziazko posizioari eusten dio, Euskadin inbertsio ahalegin handiena egin duen Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeetako bat baita, hau da, 117 milioi euro, ondare osoaren %12,01.
TALDEKA |
GUZTIRA |
% ONDAREA |
EUSKO JAURLARITZA |
52.953.820 |
%5,42 |
KUTXABANK |
12.556.731 |
%1,28 |
BBVA |
6.176.393 |
%0,63 |
TUBACEX |
6.008.000 |
%0,61 |
IBERDROLA |
5.420.651 |
%0,55 |
MASMOVIL/EUSKALTEL |
4.985.305 |
%0,51 |
CIE AUTOMOTIVE |
4.924.800 |
%0,50 |
GLOBAL DOMINION ACCESS SA |
4.855.202 |
%0,50 |
GESTAMP |
3.274.720 |
%0,34 |
CAF |
1.830.000 |
%0,19 |
LABORAL KUTXA |
1.823.729 |
%0,19 |
ARTECHE |
1.734.849 |
%0,18 |
FAES FARMA |
1.391.200 |
%0,14 |
ORMAZABAL |
999.365 |
%0,10 |
NBI BEARINGS EUROPE, S.A. |
739.818 |
%0,08 |
BEGAS MOTOR |
663.543 |
%0,07 |
SIDENOR |
599.407 |
%0,06 |
NEINOR HOMES |
579.700 |
%0,06 |
FUTBOLTEK, S.L. |
449.792 |
%0,05 |
OREKA TRAINING |
299.995 |
%0,03 |
ZEHARKAKO INBERTSIOAK |
5.149.205 |
%0,53 |
GUZTIRA INBERTSIOA EUSKADIN |
117.416.225 |
%12,01 |