Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Nazioarteko Konferentzia terrorismoari «behin betiko amaiera emateko» erabil dezatela eskatu die ETAri eta bere inguruari

2011.eko urriak 16

Patxi Lopezek «errespetua» agertu dio Donostiako Nazioarteko Konferentziari, baina «demokratok terrorismoa garaitzeko» ez dutela «inolako konferentziarik behar izan» ziurtatu du

Hainbat euskal enpresarirekin AEBetara egindako bidaiaren hirugarren eguna baliatu du Patxi Lopez lehendakariak New Yorken Irailaren 11ko atentatu terroristetako biktimak omentzeko. Atentatuok «eromen terroristaren» sinbolo bilakatu dira lehendakariarentzat, eta, bere ustez, euskaldunok ondo dakigu zer den hori, terrorismoak, kasu honetan ETArenak, «eragiten duen min eta sufrimendua» ezagutzen baitugu. Hain zuzen ere, Donostiako Nazioarteko Konferentzia dela eta, lehendakariak mezu bat bidali nahi izan die ETA talde terroristari eta bere inguruari:   «Errespetu handia diot astelehen honetan egingo den Nazioarteko Konferentziari, baina, demokraziak eta demokratok ez dugu inolako konferentziarik behar izan terrorismoa garaitzeko. ETAri eta bere inguruari konferentzia beren behin betiko amaiera irudikatzeko beharrezkoa bazaie, aukera hori balia dezatela eskatu nahi diet: aprobetxa ezazue aukera behingoz terrorismoari behin betiko amaiera emateko», baieztatu du.

Lehendakariak «batasuna» eskatu die euskaldun guztiei «denok elkarrekin bizitzeko moduko euskal gizarte askeago bat eraikitzeko, horixe baita gure herrian ireki nahi dugun aro berria».

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)