Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
qrcode

Berdeago Energy Durangon da berriro edizio profesionalizatuagoan eta berrikuntzekin

2022-05-05
  • Berdeago Energy maiatzaren 5etik 8ra izango da
  • Lehenengo ediziotik 100.000 bisitari baino gehiago, 560 enpresa jasangarri, ia 200 hizlari eta 150 jarduera ludiko eta hezitzaile baino gehiago hartu ditu
  • Berdeago Energyren nobedadeen artean, Ekoberrikuntzako Ekintzailetzari buruzko jardunaldia dago

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak Berdeago Energy Azoka inauguratu du gaur goizean. Ekitaldian izan dira, halaber, Durangoko alkate Inmaculada Garrastatxu, Alejandro Martínez Berriochoa, Eroskiko Osasun, Jasangarritasun eta Kalitate zuzendaria, Ainhoa Elortegui, BBK Fundazioaren ingurumen eta garapen jasangarriko lerroaren arduraduna, eta Pedro Maria Barreiro, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko gerentea. Bertaratu direnek azokarekin eta bere helburuekin duten konpromisoa erakutsi dute: jasangarritasunarekin, energia eraginkortasunarekin eta energia berriztagarriekin.

Gaurtik hasita eta igandera arte, maiatzaren 8ra arte, Durangoko Landako Gunean urteroko hitzordua izango da Berdeago Energy. Bertan, energia-eraginkortasunaren, ingurumen-berrikuntzaren, ekonomia zirkularraren, mugikortasun iraunkorraren eta eraikinak birgaitzeko sektoreetako profesionalek beren soluzioak eta sistemak erakutsiko dituzte. Standez gain, azokak profesionalei zuzendutako hitzaldiak eta networking guneak ere baditu. Datorren asteburuan, maiatzak 14 eta 15ean, Berdeago Naturek hartuko du Berdeago 2022 hitzorduaren lekukoa Durangoko erakustazokan.

Berrogeita hamar bat enpresa, elkarte, kluster eta ikastetxe ofizialek hartzen dute azoka-esparrua. Ingurumen Berrikuntzarako Guneak elkargo ofizialak, elkarteak eta klusterrak biltzen ditu, ingurumen-gaiei erantzuteko, dinamizazioaren eta ekintzailetzaren aldeko apustua eginez. Berdeagok 100.000 bisitari baino gehiago, 560 enpresa jasangarri, ia 200 hizlari eta 150 jolas- eta hezkuntza-jarduera baino gehiago antolatu ditu lehen ediziotik hona. Berdeago Energyren nobedadeen artean, ostegun honetan, maiatzak 5, Ekoberrikuntzako Ekintzailetzari buruzko jardunaldia dago.

Euskadiko Itun Berdea

Eusko Jaurlaritzaren parte-hartzea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila tartean dela, Euskadiko Itun Berdearen testuinguruan kokatzen da.

Ia sei metro luze den stand honek Euskadiko Itun Berdearen zentzua azaldu nahi die herritarrei. Ekonomiaren eta ingurumenaren ibilbide-orria da Euskadiko Itun Berdea eta bere ardatz nagusiak azaltzeko diseinua eraman du azokara. Emisioen murrizketa, ekonomiaren deskarbonizazioa, ekonomia zirkularra hondakinak baliabide-iturri gisa erabiltzea, eraginkortasun energetikoa, mugikortasun jasangarria eta elikadura-katearen jasangarritasuna, dira Energiaren Euskal Erakundeak eta Ihobek diseinatutako standak jorratzen dituen gaiak.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • Inmaculada Garrastatxu (Durangoko alkatea), Alejandro Martínez (Eroski), Ainhoa Elortegi (BBK Fundazioa), Pedro María Barreiro (Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa)