Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadi AEBekin eta Kanadarekin lotuko du Canal Vasco-k

2011.eko urriak 16

Lehendakaria 100 urte betetzear den New York-eko Euskal Etxean izan da

Duela urtebete, Boise-ra (Idaho) egin zuen bisitan, ETBk bere seinalea AEBetan zabaltzeko asmoa zuela iragarri zuen lehendakariak. Gaur, New York-eko Euskal Etxeari egindako bisitan eta Ekialdeko kostaldean zehar enpresa-misioa egiten ari den bidaiaren agendaren barnean, ETBk AEB eta Kanadako euskadunek dagoeneko goza dezaketen Canal Vasco-ren eskaintza aurkeztu du. Lehendakariaren iritziz, kanal hau «Euskadi mundura irekitzea eta mundua Euskadira erakartzea» ahalbidetzen duen «komunikazio tresna bat da».

Bart (larunbata), Ozeano Atlantikoaren bi aldeetako euskaldunak mende bat betetzear den New York-eko Euskal Etxean elkartu dira, AEB eta Kanadako euskal jatorria duten herritzarrentzat ETBk dituen berritasunak ezagutzeko.   Duela gutxi Galaxy 23 satelitearen bidez sintonizatu daitekeen Canal Vasco Ipar Amerika guztian ikusi ahal izango da. Satelite hau, telebista publikoaren beste urrats bat da, kasu honetan atzerrian bizi diren euskaldunentzako zerbitzua eta haienganako arreta hobetze aldera, hain zuzen ere.

New York-eko euskal ordezkaritza zabal baten aurrean, Ipar Amerikan ETBk duen estaldura hobetzearen garrantziaz mintzatu da Patxi Lopez: Ameriketako euskaldunak «ezinbestekoak zarete Euskadin eta denon telebista den honetaz ere gozatzea dagokizue».  Canal Vasco Atlantikoaren bi aldeetako euskaldunenentzako «komunikatzeko tresna» bihurtu behar da, baina baita «euskaldunak ez diren horientzat» ere.

Hala, lehendakariak azaldu duenez, ETBren estaldura handitzearen bidez «Amerika eta Kanadako gizarteak euskal munduari hurbiltzeko aukera izango du eta  gure egunerokotasunaren, bizitzaren, kulturaren eta gure gastronomiaren berri eman ahal izango diegu»; «Euskadi munduari ireki eta era horretan mundua Euskadira erakartzeko modua izango dugu», erantsi du.

Lehendakariak atzerrian euskal elkarteek alor honetan betetzen duten papera nabarmendu du; bere iritziz «gorde eta sustatu behar dugun zerbait» da «ameriketako euskaldunen topaleku, informazio eta aisialdi leku eta euskara eta euskal kultura sustatzeko  jarduera-zentro gisa». Bere agerraldia bukatzeko azken adierazpenok egin ditu Lopezek: «gaur harreman hori sendotzeko gaude hemen. Zuen ondoan gaudela eta gu aintzakotzat hartzen jarrai gaitzakezuela esateko».

 

Iruzkin bat
  • @ehzurtz
    2011.eko urriak 19

    Comentario de Twitter:
    Y en navarra no lo ven...RT @Irekia_News The Basque TV Channel unite the Basque Country with the U.S.A. and Canada . http://t.co/OPexpLd1

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria