Berriak Hezkuntza

Dekretu-proiektua, Haur Hezkuntzako curriculuma ezarri eta EAEn ezartzekoa. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2022-05-04

Hezkuntza Sailak eskerrak eman nahi dizkie aurretiko kontsulta publikoan parte hartu duten pertsona eta elkarteei, emandako arretagatik.

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 133.1. artikuluan ezartzen duenaren arabera, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta etorkizuneko arauak uki ditzakeen pertsona eta erakundeen iritziak eskatu dira. 

Esandako izapideak egiteko epea amaituta eta aipatutako emaitzak balioetsita – beste bide batzuetatik jasotako ekarpenak ere kontutan hartuta-, prozedura izapidetzen jarraituko da, aurreproiektua idatz dadin, zeina aldez aurretik Saileko Sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan