Berriak Osasuna

Osakidetzak eta Mutualiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, bi erakundeetako pertsonal fakultatiboek bi zerbitzuen asistentzia jasotzen duten pertsonen espediente eta historia klinikoetara zuzenean jotzeko aukera izan dezaten bide emateko

2022-05-05

Langileen osasun-egoera abiapuntu oso garrantzitsua da lan-eremuan gaixotasun eta istripuak prebenitzeko eta haiei arreta emateko; modu berean, lan-baldintzek, arrisku jakin batzuen eraginpean egoteak edo lanean izan daitezkeen gaixotasunek eta istripuek eragin zuzena dute pertsonen osasun-egoeran.

Gaur egun, protokoloak daude pertsona horiei arreta ematen dieten Osakidetzako eta Mutualiako langileek haien espediente eta historia klinikoetan informazio hori guztia sartzeko. Administrazio-protokolo horiek, kasu askotan, paperean egiten dira oraindik.

 Hitzarmen honen bidez eta tresna eta aplikazio informatikoak erabiliz, mutuetako pertsonal sanitarioak haien pazienteen historia klinikoetara sartu ahal izateko bide emango da, haien aurrekariak, jasotzen ari diren tratamenduak, analitikak, proba diagnostikoak eta abar ezagutzeko. Modu berean, Osakidetzako langileek zuzenean ezagutu ahalko dituzte haien pazienteek lan-eremuan izan dituzten arriskuak, istripuak eta tratamenduak. Hitzarmenak, gainera, informaziorako sarbidea ez ezik, bi erakundeetatik arreta jasotzen duten pertsonen espediente eta historia klinikoetara informazio berria sartu ahal izatea ere aurreikusten du. Hala, informazioa partekatzeaz eta datu berriak berehala sartzeaz gainera, analitika eta proba diagnostikoetan bikoiztasunak egotea saihestuko da.

Osasun-espedienteetan eta historia klinikoetan dauden datuen izaera pribatua kontuan hartuta, hitzarmen honek honako kasu honetan baino ez ditu izango ondorioak: eraginpean dauden pertsonek berariazko baimena ematen dutenean bi erakundeetako langileek haien datuak parteka ditzaten. 

Informazioa integratzeko eta koordinatzeko eredu berri hori Euskadiko 421.959  mila langile ingururi zuzentzen zaie, eta Mutualiak estaltzen ditu haien laneko osasuna eta segurtasuna.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak