Berriak Hezkuntza

2022ko Lan Eskaintza Publikoak: Hezkuntza Saila

2022-05-02

Hezkuntza Sailak sindikatuei jakinarazi die 2022an 6.300 plaza baino gehiago eskainiko direla Lan Eskaintza Publikoetan

  • 4.357 plaza irakasleei zuzenduak izango dira
    • Horietatik 1.798 plaza merezimendu-lehiaketaren modalitatean eskainiko dira
    • 747 plaza, kanporatzailea ez den oposizio-lehiaketa bidez
    • 812 plaza oposizio-lehiaketa arruntaren bidez
  • 985 plaza lan-legepeko langileentzat
    • 520 plaza Hezkuntza Berezirako
    • 465 plaza Sukalde eta Garbiketarako
  • Lan Eskaintza Publikoa- 2022ko birjartze tasa
    • 1.000 plaza

Irakasle funtzionarioen mahai sektorialak beste bilera bat izan du gaur goizean. Bertan, Hezkuntza Saileko arduradunek 2022an deituko dituen Lan Eskaintza Publikoen antolaketaren berri eman diete sindikatuetako ordezkariei.

Irakasleei dagokienez, guztira 4.357 plaza eskainiko direla jakinarazi zaie:

 

 

Merezimendu-lehiaketa

Oposizio-lehiaketa ez kanporatzailea

Oposizio-lehiaketa arrunta

Guztira

Maisu-maistrak

714

125

836

1675

Bigarren Hezk. eta Lanbide Heziketa

1002

612

974

2588

Hizkuntza Eskola Ofizialak

44

-

-

44

Kontserbatorioak

18

-

-

18

Dantza

1

1

-

2

Arte Dramatikoa

3

2

-

5

Arte Plastikoak eta Diseinua

16

7

2

25

Guztira

1798

747

1812

4357

 

Indarrean den araudiaren arabera, honako baldintza hauek bete behar dira plaza hutsak aukera horietan sartzeko:

  • Merezimendu-lehiaketa
    • 2016 baino lehen sortutako eta aldi baterako langileek betetzen dituzten plazak izatea.
    • 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen lanean ari diren bitartekoek betetako plazak.
  • Oposizio-lehiaketa ez kanporatzailea
    • 2020ko abenduaren 31rako azken 3 urteetan bitarteko langileek betetzen zituzten lanpostuak
  • Oposizio-lehiaketa arrunta
    • Hutsik dauden gainerako plazak

Hezkuntza Sailak aurrerago jakinaraziko du LEP hauen deialdia noiz egingo duen, bai eta hauek garatzeko gainerako datak ere.

Lan-legepeko langileak

Bestalde, irakasleentzako plaza horiez gain, Hezkuntza Sailak beste 985 plaza ere deituko ditu, Hezkuntza Bereziko eta Sukalde eta Garbiketako lan-legepeko langileentzat. LEP horiek ere 2022an deituko dira.

2022ko eskaintza

Horrez gain, urte amaierarako, 1.000 lanpostu inguru gehiago gehituko dira, 2022ko birjartze-tasari dagozkionak.

2 iruzkin
  • 2022-09-09

    Se sabe algo de cuando van a publicar convocatoria de la ope de educación gipuzkoa 2022?

  • @CentrosDigitale
    2022-05-03

    Comentario de Twitter:
    #Educación #Euskadi convocatoria 2022 más de 6.300 plazas.
    https://t.co/2OMuMq6gjF

    #Educación #EnseñaDiferente

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak