Eusko Jaurlaritzak Alberto Alberdi I. Saria deitu du euskal ekonomiarekin zerikusia duen doktorego tesirik onena saritzeko (Gobernu Bilera 2022-5-3)

2022-05-03

Gobernu Kontseiluak gaur asteartea onartu du Alberto Alberdi I. Sariaren deialdia euskal ekonomiarekin zerikusia duen doktorego tesirik onena saritzeko. 

Sariak 2020ra arte Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordea izan zenaren izena darama, bere ibilbidean irudikatutako zerbitzu publikoko printzipioei eta balioei aintzatespena adierazteko. Alberto Alberdiren karrera profesionalak lanbideko lagunen aitorpena eta begirunea, zerbitzua emateko bokazioa eta euskal ekonomia aldatzeko eta produktiboagoa eta, aldi berean, justuagoa eta ekitatiboagoa izateko analisirako eta lanerako gaitasun nekaezina biltzen ditu. 

Era berean, uste da sari hau tresna ona dela gazteei euskal ekonomia ikasteko eta sakontzeko pizgarri bat emateko eta ikertzaile gazteak Alberto Alberdiren lidergoak markatutako ibilbide profesionala jarraitzera bultzatzeko. 

Horrez gainera, deialdiaren helburuak dira, besteak beste, ikerketarako ahalmena azaleratzea eta ekonomiaren arloan interesa eta talentua duten gazteak aurkitzea eta hasi berria duten ikertzaile-karreran laguntzea, bai eta ekonomia aplikatuaren arloko ikerketa sustatzea eta gure gazteen gaitasun intelektuala eta talentua aprobetxatzea ere euskal ekonomia hobetzeko. 

Sariaren oinarri arautzaileen arabera, Saria eskuratzeko prozeduran soilik parte hartu ahal izango dute 2019ko urtarrilaren 1etik Gobernu Kontseiluak gaur onartu duen agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hilabeteko epean Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateetako batean defendatu eta gainditu diren doktorego-tesiek, eta adierazitako hori izango da eskaerak aurkezteko epea ere. 

Saria izango da 6.000 euroko konpentsazio ekonomikoa kalifikazio-epaimahaiko kideen artean puntuaziorik onena lortzen duen tesiaren egilearentzat, bai eta ikerketa-lana eta ondorio nagusiak argitaratzea eta hedatzea ere.

Hitzarmena euskal unibertsitateekin

Bestalde, Gobernu Kontseiluak hiru euskal unibertsitateekin (Euskal Herriko Unibertsitatea, Deusto Business School-Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea) lehenengo hitzarmena sinatzea ere onartu du, Unibertsitate Master Ofizialeko ikasleek curriculumetik kanpoko praktika akademikoak egiteko.

Praktika akademiko horien bidez ekonomiaren arloan interesa eta talentua duten ikasleen ikerketarako ahalmena bideratu nahi da, bai eta formakuntza-praktiken bidez hasi berria duten ikertzaile-karrera eta Master Amaierako Lana egitea erraztu ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko