Berriak Osasuna

Osakidetzak bere web-orrian 2018-2019rako LEP-en bigarren faserako izen-ematea ireki du

2022-05-03

Eskabideak datorren ekainaren 2ko 14:00ak arte izapidetu ahalko dira

 

Osakidetzako lan-eskaintza publikoa osatuko duen bigarren fase honetako 1.924 plazen batera jotzeko azterketak urriaren eta azaroaren bitartean izango dira

 

Osakidetzak, gaur, maiatzaren 3an, 2018-2019rako LEPeko bigarren faserako izen-ematea ireki du. Eskabideak aurkezteko epea datorren ekainaren 2ko 14:00ak arte izango da, eta haiek Osakidetzaren web-orrian sortutako atalaren bidez izapidetuko dira, lehentasunez.

 

Osakidetzaren 2018-2019rako LEPen eskaintzan 3.535 plaza daude, guztira, eta bi fasetan banatu da. Orain irekiko den izen-ematea bigarren fasearena da. Bigarren fase horretan, 1.924 plaza eskainiko dira, guztira, 63 kategoriatan banatuta. (Zerrenda osoa oharraren amaieran).

 

LEP honek aukera emango du plantillak finkatu eta Osakidetzako profesionalei egonkortasun handiagoa emateko. Bigarren fase honetako azterketak urriaren eta azaroaren bitartean izango dira, baina, laster, probak egiteko lekuari, egunari eta orduari buruzko informazio gehiago emango da.

 

IZEN-EMATEAK

 

Osakidetzaren web-orriak atal bat gaitu du 2018-2019rako LEPi buruzko kontsulta guztiak egin ahal izateko, dela oinarri orokor eta bereziak ezagutzeko, dela dauden kategoriak kontsultatzeko, dela deialdira aurkezteko eskaera egiteko. Honako hau da web-helbidea: https://www.osakidetza.euskadi.eus/profesionalak/-/enplegu-publikorako-eskaintza/

 

Salbuespen gisa, 2018-2019rako LEPen izen-ematea gaitutako bide telematikoen bidez egin ezin dutenek aurrez aurre egin ahalko dute honako leku hauetan: Donostiako Unibertsitate Ospitalea, Basurtoko Unibertsitate Ospitalea (Bilbo) eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusia (Gasteiz).

 

LEP-EN LEHEN FASEKO AZTERKETAK

 

2018-2019ko LEPen lehen faseko azterketak ekainaren 18an eta 19an izango dira, Vitoria-Gasteizko UPV/EHUren Ikasgelategian, eta uztailaren 2an eta 3an, BECen.

 

  • Ekainaren 18a eta 19a: familia-medikua, pediatriako medikua, emagina, logopediako diplomatua, anatomia patologikoko teknikaria, optika eta optometriako diplomatua, dietetikako teknikaria, lan-osasuneko erizaina, osasun mentaleko erizaina, erradioterapiako teknikaria, osasun-dokumentazioko teknikaria, terapeuta okupazionala, audioprotesiko teknikaria.

 

  • Uztailaren 2a eta 3a: administraria, fisioterapeuta, erizaina, erradiodiagnostikoko teknikari espezialista, laborategiko teknikaria, gizarte-langilea.

 

Lehen fase honetarako, 1.610 plaza gorde dira, hala nola Lehen Mailako Arretakoak, eta 38.654 pertsonak eman dute izena.

 

KATEGORIAK

 

  1. ALERGOLOGIAKO FEM
  2. ANATOMIA PATOLOGIKOKO FEM
  3. ORK. ETA DIG. APAR. KIRG. FEM
  4. AHOKO ETA AURPEGI-MASAILEKO KIRG. FEM
  5. PEDIATRIKOKO FEM
  6. DERMATOLOGIA MED. KIRUR. ETA BEN. FEM
  7. EMERGENTZIETAKO FEM
  8. ETA NUTRIZIOKO FEM
  9. GAIXOTASUN INFEKZ. FEM
  10. HEMATOLOGIAKO ETA HEMOTERAPIAKO FEM
  11. ETXEKO OSPITALIZAZIOKO FEM
  12. LANEKO MEDIKUNTZAKO FEM
  13. FISIKOKO ETA ERREHAB. FEM
  14. BARNE-MEDIKUNTZAKO FEM
  15. MEDIKUN. ETA OSASUN PUB. FEM
  16. NEFROLOGIAKO FEM
  17. NEUMOLOGIAKO FEM
  18. NEUROLOGIAKO FEM
  19. ETA GINEKOLOGIAKO FEM
  20. OFTALMOLOGIAKO FEM
  21. ONKOLOGIA MEDIKOKO FEM
  22. OTORRINOLARINGOLOGIAKO FEM
  23. OSPITALEKO PEDIATRIAKO FEM
  24. PSIKIATRIAKO FEM
  25. HAUR PSIKIATRIAKO FEM
  26. ERRADIODIAGNOSTIKOKO FEM
  27. ERREUMATOLOGIAKO FEM
  28. ANALISI KLINIKOKO FEMT
  29. OSPITALEKO FARMAZIAKO FET
  30. PSIKOLOGIA KLINIKOKO FET
  31. FARMAZIAKO FT
  32. ODONTOLOGIAKO FT
  33. ZAINKETA ARINGARRIEN FEM
  34. EPIDEMIOLOGIA KLINIKOKO FEM
  35. MEDIKUNTZA NUKLEARREKO FEM
  36. KSU-KO FEM
  37. BIOKIMIKA KLINIKOKO FEMT
  38. IMMUNOLOGIAKO FEMT
  39. OSPITALEKO ERRADIOFISIKAKO FEMT
  40. GOI MAILAKO TEK. JURIDIKOA
  41. ETA INSTALAZIOETAKO GOI-MAILAKO TEK.
  42. INFORMATIKAKO GOI MAILAKO TEK.
  43. EKONOMIAKO GOI MAILAKO TEK.
  44. ANTOLAKETAKO GOI MAILAKO TEK.
  45. ETA KUDEAKETAKO GOI MAILAKO TEK.
  46. ETA PSIKOSOZIOLOGIAKO PREBENTZIOKO TEK.
  47. EUSKARAREN NORMALIZAZIOKO GOI MAILAKO TEK.
  48. ETA HIGIENEKO PREB. GOI MAILAKO TEK.
  49. ETA INSTALAZIOETAKO ERDI MAILAKO TEK.
  50. SUKALDARIA
  51. INFORMATIKAKO TEKNIKARIA
  52. ELEKTROMEDIKUNTZAKO INSTALAZIOETAKO TEKNIKARIA
  53. INSTALAZIO ELEKTRIKOETAKO TEKNIKARIA
  54. GIROTZE INSTALAZIOETAKO TEKNIKARIA
  55. ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA
  56. FARMAZIAKO LAGUNTZAILEA
  57. ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA ETA ERABILTZAILEEN ARRETA
  58. LARRIALDIETAKO IBILGAILUEN GIDARIA
  59. GARRAIO SANITARIOAREN GIDARIA
  60. ZERBITZU OROKORRETAKO GIDARIA
  61. MANTENTZE LANETAKO OFIZIALA
  62. ZELADOREA
  63. ZERBITZUETAKO LANGILEA

 

2 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @itziar123456
    2022-05-03

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIBilbaoBasurt: Osakidetzak bere web-orrian 2018-2019rako lep-en bigarren faserako izen-ematea ireki du
    https://t.co/Y1oAMnrX09
    Osaki…

  • @OSIBilbaoBasurt
    2022-05-03

    Comentario de Twitter:
    Osakidetzak bere web-orrian 2018-2019rako lep-en bigarren faserako izen-ematea ireki du
    https://t.co/Y1oAMnrX09
    Os… https://t.co/6Mwt8Fs7kI

Ekitaldiko kargudunak