Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Pilar Unzaluk berdintasun erreala defendatu du Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko egunean

2011.eko urriak 15

Ordizia, 2011ko urriak 15.- Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, Pilar Unzaluk, landa eremuko gizon eta emakumeen arteko berdintasuna defendatu du Ordizian (Gipuzkoa) ospatu den Euskadiko Landa Eremuko Emakumeen VIII. edizioan. Era berean, etorkizunean garatuko den Nekazaritzako Politika Bateratuak berdintasun politikak presentzia garrantzitsua izan dezaten aldarrikatu du.

Sailburuak zera azpimarratu du, “eskubideen aldarrikapenerako ezinbestekoa da berdintasun legala izatea baina, hori bezain garrantzitsua da berdintasun erreala lortzea; eta hori, emakumeek onarturik dituzten eskubideak aldarrikatzen dituzten ehinean lortuko da”.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailak eratu zuen eta Landa Eremuko Emakumeen Elkarteak, foru aldundiek; Emakundek eta Itsasmendikoik osatzen duten Landa Eremuko Emakumeen Batzordeak antolatzen duen ekitaldi horretan, landa eremuan emakumeek duten parte-hartzea eta ekarpen ekonomikoa izan da ardatz nagusia; egungo eredu ekonomikoak, tradizionalki, batez ere emakumeek egindako lanak baztertu dituelako eta landa eremuko sektore ekonomikoetan desberdintasunak daudelako.

Testuinguru horretan, “Landa Eremuko Emakumeen Komisioa egiten ari zareten lana azpimarratu nahi dut, batez ere, ahalbide ekonomikoetara eta gizartekoetara iristeko, partehartze soziopolitikorako eta denboraren erabilpenerako bakoitzak duen eskubidearen alde egiten ari zareten ahaleginagatik” azpimarratu nahi izan du Pilar Unzaluk.

Gogora ekarri nahi izan du aste honetan bertan Legebiltzarrera eraman den Landa Eremuko Emakumeen Estatutuaren behin behineko proposamena. Departamentuak legealdi hasieran hartutako konpromiso politikoa betetzeaz gain, “landa eremuan dagoen dokumenturik aurrerakoiena landu dugu; emakumeek egiten duten lanagatik sektorean dagokien tokia hartzen lagunduko diena eta sektore honetan berdintasun politikak indarrean jartzeko gida izango dena” berretsi du Sailburuak.

Datorren 2013-2020 eperako Nekazaritzako Politika Bateratua (NPB) berdiseinatzen ari diren une garrantzitsu honetan, Pilar unzaluk zera esan du, “oraindik ere oso goiz da balorazio bat egiteko. Gure helburua NPB sendo bat egitea da gure ustiategien etorkizuna bermatzeko eta gure lurraldearen garapen orekatu bat egiteko”.

Pilar Unzaluk bere jarrera “kritikoa” azaldu du NPBren dokumentu garapenean ez delako emakumeek landa garapenean duten garrantziari buruzko inolako erreferentziarik egiten. “Hutsune horiek zuzentzeko garaian gaude oraindik, amaieran onartuko den dokumentua berdintasun alorrean ere bidezkoa izan dadin”, gaineratu du.

2 iruzkin
  • @eduperero
    2011.eko urriak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Germangatz: Pilar Unzalu defiende la igualdad real en el Dia Internacional de las Mujeres Rurales http://t.co/RHAIxXw7

  • @Germangatz
    2011.eko urriak 16

    Comentario de Twitter:
    Pilar Unzalu defiende la igualdad real en el Dia Internacional de las Mujeres Rurales http://t.co/RHAIxXw7

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)