Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

350 euskal ikaslek konponbide berritzaileak bilatuko dizkiote elikadura-segurtasunari FLL Euskadi lehiaketam

2011.eko urriak 14

9 eta 16 urte arteko neska-mutilek erantzungo diote aurten FLLk planteaturiko erronkari: elikadura-segurtasuna. Ikerketa-proiektu, proiektu tekniko eta robot baten diseinu eta programazioaren bidez egingo dute hori

FLL Euskadi Jardunbide Egokiaren Kasua lantzen ari da Innobasque, eredu paregabea sortu baita, non lehiaketa benetako berrikuntza-eskola bihurtu den. FIRST LEGO LEAGUE (FLL) kirol-ekitaldien formatua duen lehiaketa da, mundu osoko 55 herrialdetan egiten da, eta zientzia- eta teknologia-bokazioak sustatzen ditu, baita berrikuntzaren balioak, sormena eta talde-lana ere.

Elikagaien kalitatea bermatzea, intsektu, bakterio edo beste elementu batzuen bidezko kutsadura saihestuz; janariaren esterilizazio eta garraio-prozesua ezagutzea; edo biltegiratzeko baldintzak hobetzea: horra hor Euskadi osoan FIRST LEGO LEAGUE EUSKADI prestatzen ari diren 348 ikasleek aurrean izango dituzten erronketako batzuk. Lehiaketaren mekanika eta beren parte hartzea azaltzeko, Ortuellako San Felix Ikastetxeko taldeko kide batzuk gaur goizean UPV/EHUko paraninfora etorri dira, eta gainera bertan izan dira Pedro Luis Arias, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea; Juan Castro, SPRI Taldeko Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko zuzendaria; Lourdes Arana, Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren (FECYT) zuzendari nagusia; Juan Ignacio Pérez, UPV/EHUko Zientzia Kulturaren katedrako zuzendaria; Nerea Lupardo, Euskalteleko Erakunde Harremanetarako zuzendaria; eta José María Villate, Innobasqueko zuzendari nagusia.

San Felix Ikastetxeko ikasleek lehiaketako mahai ofizial batean erakutsi dituzte beraiek programaturiko robotaren trebetasunetako batzuk, eta esan dute Euskadi osoko 9 eta 16 urte arteko 350 zientzialari-gai izango direla datorren abenduaren 3an, larunbatean, FLL Euskadin parte hartzen; lehiaketa Euskaltelen egoitzan izango da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean. Baita ere gogorarazi dute antolatzaileek 120 boluntarioren laguntza eskuzabala dutela, horien artean hainbat erakunde eta enpresatako zuzendari nagusiak eta goi-karguak daudelarik.Lehiaketako epaileen aldetik lau eremuetan (zientzia-proiektuan, proiektu teknikoan, programazio robotikoan eta talde-lanean) kalifikaziorik onena lortzen duten hiru taldeak Espainiako finalera igaroko dira; aurten Iruñean izango da, hiri horrek hartuko baitu Bilboren lekukoa.

Iruzkin bat
  • @biowdc2014
    2011.eko urriak 14

    Comentario de Twitter:
    350 escolares vascos buscan soluciones innovadoras a la seguridad alimentaria en el torneo FLL Euskadi http://t.co/sE1LtBlU

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko