Berriak Segurtasuna

Larrialdietako zerbitzuek Anbotoko mendilerroan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

2022-05-01

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak Mañariara, Untzillaitz mendira, mobilizatu zituzten atzo, larunbata, arratsaldean, Anbotoko mendilerroko bide batean oinez zihoanean erori eta min hartu zuen mendizale bat, 44 urtekoa, artatu eta erreskatatzeko. Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteak hurbildu ziren istripua gertatu zen lekura, eta biktima erreskatatu eta Galdakaoko ospitalera eraman zuten.

Atzo, larunbata, arratsaldeko zazpiak eta laurden aldera, SOS Deiak 112 Larrialdiak Koordinatzeko Zerbitzuari jakitera eman zioten mendizale batek istripua izan zuela Mañarian, Untzillaitz mendiko bide batean oinez zihoanean. Erori zenean, mendizaleak zauri irekia egin zuen orkatilan, eta ezin zen mugitu ere egin.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek larrialdietako zerbitzuak, horien artean, Bizkaiko suhiltzaileak eta Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteak, bidali zituen lekura, eta istripua izan zuen mendizalea artatu eta erreskatatu zuten, erorikoaren ondorioz ezin baitzuen oinez jarraitu. Zaurituari, 44 urtekoari, lagundu ondoren, Ertzaintzaren aireontziak eraman zuen Galdakaoko ospitalera osasun-zerbitzuek arta zezaten.
 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan