Toki-eremuan eta kontratazio publikoan berdintasuna sustatzeko egindako lanaren berri eman du Emakundek Vienan
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak berdintasunaren aldeko hiriei buruzko #GenderEqualCities nazioarteko mintegian parte hartu du. Mintegi hori URBACT programa europarraren esparruan antolatu zen, eta hiri-garapen iraunkorra sustatzeko herrialdeen arteko trukea eta ikaskuntza ditu helburu. Emakundek ezagutzera eman du egiten duen lan aintzindaria, EUDELekin eta euskal udalerriekin elkarlanean toki-eremuan berdintasun-politikak sustatzeko egiten duen lana bai eta kontratazio publikoan genero-ikuspegia txertatzeko egiten duena ere.