Beatriz Artolazabal: “bonbardaketak nazioarteko zuzenbidearen urraketa nabarmenak eta gizatasunik ezaren isla izan ziren eta dira”

2022-04-27
  • Ministro Kontseiluak Gernikako bonbardaketari buruz onartutako adierazpen instituzionala “norabide egokian emandako urrats txiki baina esanguratsutzat jo du”
  • Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Gernikako Astra aterpea balioztatzeko proiektuaren aurkezpenean parte hartu du, bonbardaketaren 85. urteurrena ospatzeko ekitaldien programaren testuinguruan

Gasteiz, 2022/04/27

Beatriz Artolazabalek, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Astra babeslekuan egindako esku-hartzearen aurkezpen publikoan parte hartu du, gaur eguerdian, Gernikan. Jose Maria Gorroño Gernikako alkatearekin eta Xabier Irujo historialari eta ikertzailearekin batera egin du. Haiekin izan dira Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburua, eta Aintzane Ezenarro, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria. Aurkezpen hau hiriaren bonbardaketaren 85. urteurrena dela eta egiten ari diren ekitaldi-programaren barruan kokatzen da.

Artolazabal sailburuak bonbardaketatik bizirik atera zirenen zenbait lekukotasunekin hasi du bere hitzaldia. Egoera horiek, zoritxarrez, ezagunak dira gaur egun, Ukrainako hirietako bunkerretan biztanleria zibila jasaten ari denaren antzekoak baitira. Babeslekuek, biztanleria zibilaren bizitzaren defentsaren eta babesaren sinboloak, zera gogorarazten digute: “bonbardaketak nazioarteko zuzenbidearen urraketa nabarmenak izan ziren eta dira, gizatasunik ezaren eta degradazio moralaren isla gorena; erregimen faxista eta totalitarioen ustezko estatu-arrazoiak ez du balio pertsona errugabe bakar baten bizitza”.

Beatriz Artolazabalek hiru printzipio aipatu ditu bere hitzaldian, zuzentzen dituen memoria politika publikoen oinarri direnak: memoria, egia eta konpromisoa. Honen haritik, eta “Gernika gainera” eroritako gezurrak gaindituta, Ministro Kontseiluak Gernikako bonbardaketari buruz onartutako adierazpen instituzionala “norabide egokian emandako urrats txiki baina esanguratsutzat” jo du. Bere iritziz “memoria, egia eta konpromisozko bidean lehen urratsa izan beharko litzateke”.

Artolazabal sailburuak, memoria-politika publikoen arduradunak, azpimarratu nahi izan ditu politika horietatik eta Astra babeslekua bezalako tokiak berreskuratzetik eratorritako sentsibilizazio-lana eta balio demokratikoen sustapena: “gerraren bidegabekeriak herri bat kolpatzen duenean, gazte guztiek euren kontzientzietan aldaketa bat sentitzeko erronka dugu” eta amaitzeko, gaineratu du: “Gernika memoria bizia da, etorkizuna da, etorkizuna inoiz baino gehiago”.

Jose Maria Gorroño alkateak aurkeztu du ekimena, babeslekuan bertan egindako ikus-entzunezko muntaia bat barne hartzen duen esku-hartzea. Bertan, bonbardaketatik bizirik atera ziren Sebastian Uria eta Maria Olabarriaren testigantzak entzun daitezke, baita kanpoaldean dauden bost informazio-panelek osatutako erakusketa bat ere. Xabier Irujok panelen edukia azaldu du, zehazki Astrako eta Gernikako Tailerretako aterpeei buruzko informazioa ematen dutenak.

Proiektu hau, Gernika 1937-04-26 'ibilbidearen barruan kokatzen da, herrian zehar zabaldutako ibilbide interaktibo auto-gidatua da berau. Proiektu hori Gernika-Lumoko Udalak garatu zuen 2018an, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren laguntzarekin.

Memoria historikoari buruzko jardunaldiak

Goizean, gaur eta bihar garatuko diren ‘Gernika 85 urte. Memoria, legegintza eta historiografia’ jardunaldiei hasiera eman zaie. Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuorde José Antonio Rodríguez Ranzek eta Gernikako alkate José María Gorroñok ireki dituzte jardunaldiok.

Rodríguez Ranz sailburuordeak horrelako foroei eusteko beharraz hitz egin du, memoria eskubidea eta betebeharra delako; “sentsibilizatu, kontzientziatu, aitortu, justizia egin eta ez errepikatzeko konpromiso sendoa eskatzen duen eskubidea eta betebeharra”.

Jardunaldiei hasiera emateko, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendari Aintzane Ezenarrok hitzaldia eman du, gaur egun Legebiltzarrean izapidetzen ari den Euskadiko memoria historiko eta demokratikoaren lege-proiektuari buruz.

Jardunaldi hauetan, azken hamarkadetan biktimen eta narratiba tradizionaletatik kanpo geratu direnen memoria diskurtso historikoan nola txertatu den aztertzen da. Testuinguru horretan, belaunaldi gazteenei oroimena, gatazkan dagoen memoria, transmititzea bermatu behar zaielako kontzientziak indarra hartu du.

Jardunaldiak publiko orokorrari zuzenduta daude, eta gaian adituak diren ikertzaileek parte hartzen dute. Memoria historikoaren hainbat alderdi jorratzen dituzte, hala nola Gerra Zibilean desagertutako pertsonen deshobiratzeak, memoria-lekuak, memoria demokratikoaren legeak eta erakunde publikoetatik memoria historikoa berreskuratzea.

2 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2022-04-29

    Eta zer pentsatu erakunde mafiosoak gobernu ezberdinetan infiltratu daitezkeenean, pertsona gutxi batzuen interesak zerbitzatzeko eragina dutenean, batez ere baliabideak erabiliz, "Drogatuta" dagoen gizarte batean bizitzea bezala behar denean.

  • 2022-04-29

    Y qué pensar cuando se puedan infiltrar organizaciones mafiosas en diferentes Gobiernos de alguna manera influyan para servir intereses de unas pocas personas principalmente utilizando medios hagan falta como vivir en una sociedad como "drogada".

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Xabier Irujo; José María Gorroño, Gernikako alkatea