Artolazabal sailburuak Gizarte Hezkuntzari buruzko Estatuko VIII. Kongresua inauguratu du
- Tagak
- biltzarrak
- gizarte zerbitzuak
Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Gizarte Hezkuntzari buruzko Estatuko VIII. Kongresua inauguratu du. Ekitaldia Deustuko Unibertsitateko Entzungelan izan da, eta, hartan, hezitzaileen elkargo ofizialetako, unibertsitateko eta Administrazioko ordezkariak batu dira, honako gai honi buruz eztabaidatzeko: “Gizarte-hezkuntza, Duintasuna eta eskubideak”.
Sailburuak hiru eremuek “EAEko gizarte-zerbitzuen sistema eta pertsonen bizi-kalitatea hobetuko duten proposamenak antolatzeko” duten lankidetza- eta koordinazio-espiritua nabarmendu du.
Besteak beste, Kongresuan Gizarte Hezkuntzak zigor-betearazpenean, espetxe-sisteman eta gizarte-inklusioan dituen erronkei helduko zaie. “Gizarte-laguntzaileak funtsezkoak izango dira EAEko espetxe-eredua abian jartzeko orduan, oraintsu eginiko transferentziaren ondoren”, esan du Artolazabalek.