Elkarlan Sariak
Berriak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
qrcode

Tapia Go Mobility-n: “Euskal industria prestatuta dago eta klimaren alde lan egiten ari da. 2005etik isurketak % 50 murriztu ditu"

2022-04-27

Mugikortasun berriaren balio-kate osoko 100 enpresa eta eragile baino gehiago elkartu dira Go Mobilityn. MUBILek eta Ficobak antolatutako azoka gaur inauguratu dute Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Maria Tsavachidis EIT Urban Mobilityko zuzendari nagusiak eta Mikel Amundarain, Industriako sailburuordeak.

Arantxa Tapia sailburuak irekiera ekitaldian azpimarratu duenez, euskal industria prestatuta dago klima-aldaketaren eta deskarbonizazioaren aurkako borrokan laguntzeko.” Argi du bere ekoizpen-sistemak hobetu eta bideratu egin behar direla. Konpromiso hori betetzen ari dira; izan ere, 2005etik 2020ra, Euskadiko enpresa-sareak berotegi-efektuko gasen isurketa-maila ia % 50 murriztea lortu du”.

* Informazio gehiago erantsitako oharrean

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusia. Ane Insausti, MUBIL Mugikortasun Berriaren Zentroko zuzendaria. Maria Tsavachidis, EIT Urban Mobility-ko zuzendari nagusia.