Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzak Gernikako Biltzar Etxean egin den harrera ekitaldian parte hartu du

2022-04-26

Gernikako Bonbardaketaren 85. Urteurrena ospatze antolatutako ekitaldien barruan, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta Xabier Legarreta, Migrazio eta Asilo zuzendaria, Sergii Solovey Ukrainako enbaxadako lehen idazkariarekin batera, Gernikako Biltzar Etxean egin den harrera ekitaldian izan dira. Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak egin die harrera.

Batzar Etxera egindako bisitan, topaketa bat egin da Euskadi-Ukraina Elkarteko kideekin, baita Errusiaren inbasioak eragindako gerraren ondorioz Ukrainatik ihes egindako pertsona talde batekin ere.

Ondoren bakearen Museoa bisitatu dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak