Berriak
Eu

Blanca Urgell, Lurdes Auzmendi eta Iñaki Martínez, Kolonbiako Kultura Ministrarekin eta Hizkuntza Ministro-ordearekin elkartu dira Bogotan Eusko Jaurlaritzaren izenean

2011.eko urriak 13

Kolonbiako agendarekin jarraituz, Blanca Urgell, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua; Lurdes Auzmendi, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordea eta Iñaki Martínez Eusko Jaurlaritzako Ordezkaria Kolonbian, María Fernanda Garcés Kolonbiako Kultura Ministrarekin elkartu dira Bogotan.

Giro apartan, bi gobernuetako ordezkariak 2012ko otsailean amaiera duen Elkar-Ulermen Protokoloaren berriztatze borradorean aurrera egin dute.

Protokolo hau, Kolonbiako indigen hizkuntzen berrezkuratze lanean aurrera egiteko aholkularitza eta gaikuntza bideratzea du el helburu. Datorren urteko lehen hilabeteetan akordioa sinatzeko intentzioa dago bi gobernuen aldetik.

Kolonbiako kultura Ministrak, gaurdaino materia honen inguruan egindako ahaleginak eta lanak eskertu die Blanca Urgell Sailburuari eta Lurdes Auzmendi Sailburuordeari. Bogotan ospatzen ari den ¨II Seminario de Enseñanzas de lenguas Indígenas¨ ekitaldian parte hartzea ere eskertu die Euskal Gobernuko Ordezkariei.

Kulturako Ministraz aparte, Mauricio Perfetti del Corral Hezkuntza Ministro-ordearekin elkartzeko aukera ere izan dute. Perfettik, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlana hasteko interesa azaldu du; irakasle heziketa, kurrikulo diseinu eta hizkuntza propio material didaktiko arloetan batez ere.  Elkarlan berri honekin hasteko, kolaborazio protokolo bat onetsiko dute bi aldeak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Blanca Urgell, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua; Lurdes Auzmendi, Hizkuntza Politikako Sailburuordea; Iñaki Martínez, Eusko Jaurlaritzako Ordezkaria; María Fernanda Garcés, Ministra de Cultura colombiana; Mauricio Perfetti, Viceministro de Eduación