Eusko Jaurlaritzak alkohol- eta droga-kontrolak indartuko ditu
- Positibo ematea arau-hauste oso larritzat jotzen da, eta 500 eta 1.000 eurora arteko zehapena ekarriko du eta 6 puntura arte kendu ahal izango dira
Ertzaintzak eta Euskadiko udaltzaingoek gidariei zuzendutako prebentziozko alkohol- eta droga-kontrolak indartuko dituzte apirilaren 25etik maiatzaren 1era bitartean, biak barne. Bide Segurtasunari buruzko Legeak eta Zirkulazio Araudi Orokorrak jasotzen duten moduan, agintaritzak edo agintaritzaren agenteek prebentziozko alkoholemia-kontrol bat egitea eskatzen badiote gidari bati, gidari horrek nahitaez egin beharko du kontrola. Proba egiteari uko egiten badio, bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzi ahal izango zaio eta 1.000 euroko isuna jarri ahal izango zaio.
Sonia Díaz de Corcuera Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariaren esanetan, “bistakoa da alkoholaren edo drogen eraginpean gidatzeak mugatu egiten dituela gaitasunak eta zirkulatzeko beharrezkoa dela errepidean arreta osoa jartzea. Prebentziozko kontrol horien helburua da gidatzean eragina duten substantziak hartu dituzten pertsonek Euskadiko errepide-saretik ez zirkulatzea eta istripurik ez eragitea”.
Alkoholemia-kontrola
Lege berria joan den martxoaren 21ean indarrean jarri zenetik, adingabeek ezin dute gidatu botatako aireko edo odoleko alkohol-tasa 0tik gorakoa bada. Alkoholemia-kontroletan airea botatzea eskatzen duten bi proba egiten dira, eta proba batetik bestera gutxienez 10 minutu utzi behar dira. Errore-tarteak aplikatu ondoren:
- Botatako airean 0,25 miligramo alkohol baino gutxiago agertzen bada (0,15 miligramo gidari profesionalentzat eta gidabaimenarekin 2 urte baino gutxiagoko antzinatasuna dutenentzat), gidariak bere bidean jarraitu ahal izango du.
- Botatako airean 0,25 (edo 0,15) miligramo alkohol baino gehiago eta 0,60 baino gutxiago agertzen bada, gidariak arau-hauste administratiboa egingo du. 0,60 baino gehiago agertzen bada, berriz, bide-segurtasunaren aurkako delitutzat joko da.
- Agenteek alkohola edan izanaren zantzu nabariak antzematen badituzte, eta gidatzeko garaian eragina badu, gidariari bide-segurtasunaren aurkako delitua egoitziko zaio, alkoholaren eraginpean gidatzeagatik.
Probaren emaitza positiboa bada, berriro egin ahal izango da proba –interesdunak eskatuta edo epaileak aginduta–, emaitzak alderatze aldera. Osasun-langileek egingo dute bigarren proba hori eta, ahal dela, odol-analisiaren bidez (behar bezala justifikatutako salbuespenezko kasuetan izan ezik).
Probari uko egiten bazaio edo proba positiboa bada, ibilgailua ibilgetuko da, salbu eta beste pertsona batek gida badezake ibilgailua, betiere beste pertsona horri proba egin eta negatibo eman ondoren.
Proban emaitza positiboa emanez gero, arau-hauste administratibo oso larritzat joko da, eta 500 euroko zehapena ezarriko da eta gidabaimeneko 4 puntu kenduko dira emaitza 0,50 mg/l-koa edo txikiagoa bada, eta 0,50 mg/l-koa baino handiagoa eta 0,60 mg/l-koa edo txikiagoa bada, 1.000 euroko zehapena jarriko da eta 6 puntu kenduko dira.
Droga-kontrola
Droga-kontrolaren prozedura antzekoa da, baina zenbait berezitasun ditu. Proba egiteko listu-lagin bat erabiltzen da, eta gailu baimendu batean aztertzen da lagina. Probaren emaitza positiboa bada, laborategiko analisi batean berretsi beharko da positibo hori.
Positiboa berresten bada, oso arau-hauste larritzat joko da, 1.000 euroko zehapena ezarriko da eta 6 puntu kenduko dira.
Medikuaren aginduz botikak hartu badira, Trafikoko Lurralde Bulegoaren salaketaren eta laborategiko emaitzaren jakinarazpena jaso, eta 20 egun naturaleko epea izango da alegazioak aurkezteko.
Kontrol hauek trafikoa eta garraioa zaintzeko eta kontrolatzeko aurtengo urterako programatu diren 46 kanpainen egutegiaren barruan egingo dira.
-
2022-04-24
Era berean, hirien periferiaz ez ahaztea, noizbait azelerazioak sentitzen dira, erregaiaren, kutsaduraren eta arriskuaren prezioak axola ez izatea bezala, eta pertsona hori nola dagoen jakiteak azeleragailuari eragiten dio, gero balaztak emateko, astiro berdin irits daitekeenean. Kasu gehiagotan adimen artifiziala erabiltzera behartzea azeleragailua kontrolatzeko eta ezbehar-tasa murrizteko.
-
2022-04-24
Igualmente no olvidarse de la perifería de las ciudades, alguna vez se sienten acelerones como que no importara el precio de combustible, contaminación y riesgo y a saber cómo está la persona acciona el acelerador para luego más adelante dar frenazos cuando se puede llegar igual despacio. Obligar en más casos a usar inteligencia artificial para ayuda de control del acelerador reduzca siniestralidad.