Gazteen Euskal Behatokia: Euskadiko gazteen erdiak liburuak irakurtzen ditu bere aisialdian (% 48,8)

2022-04-22
  • Emakumeek gizonek baino gehiago irakurtzen dute
  • 25-29 urteko taldeak 15 eta 24 urte bitartekoek baino gehiago irakurtzen du


Vitoria-Gasteiz, 2022 04 22


15 eta 29 urte bitarteko Euskadiko gazteen %48,8k dio aurreko hilabetean libururen bat irakurri duela aisialdiagatik -ikasketekin eta lanbidearekin zerikusirik ez duelako- , zifra hori 2012an edo 2016an jasotakoak baino txikiagoa zen, baina 2008koa baino handiagoa.

Apirilaren 23an, larunbata, ospatuko den Liburuaren Eguna dela eta, Gazteen Euskal Behatokiak, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailekoak, Euskadiko gazteen irakurtzeko ohiturari buruzko datuak ematen ditu. Informazioa 2021eko azken hilabeteetan egindako inkesten bidez jaso da.

Datu horiek Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko 15-29 urteko gazteei egindako inkestetan oinarrituta lau urtean behin egiten duen «Euskadiko Gazteak» bildumakoak dira.

 Aisiagatik irakurtzen duten gazteen portzentajea Euskadiko biztanleen batez bestekoa baino handiagoa da, oro har, baina aldea murriztu da, aurreko urteetako datuekin konparatuz gero.

 Galdetuak izan aurreko hilean libururen bat irakurri duten gazteen ehunekoa handiagoa da emakumeen artean, gizonen artean baino. 25 eta 29 urte bitarteko gazteek ere 15-24 urtekoek baino neurri handiagoan diote irakurtzen dutela.

2 iruzkin
  • 2022-05-10

    Espazio publikoetan pixarik ez egiten eta bere betebeharrak betetzen ez dituenarentzat maskoten gorozkiak jasotzen irakastea.

  • 2022-05-10

    enseñar también a no orinar en espacios públicos y a recoger heces de sus mascotas para quien no cumpla sus obligaciones

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak