
Ukrainako errefuxiatuei harrera egiteko Jarraipen-mahaiak bilera egin du Lehendakaritzan
Gaur goizean Ukrainako errefuxiatuei harrera egiteko Jarraipen Mahia bildu da Lehendakaritzan. Bilera horretan izan dira Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko arduradunak; Segurtasuneko Sailekoak; Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako Sailekoak; eta Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkari Nagusiko arduradunak, baita Gobernuaren Ordezkaritzako ordezkaria eta Zehar Errefuxiatuak, CEAR, Gurutze Gorria, ACCEM, Ellacuria Fundazioa, Paz-MPDLren aldeko Mugimendua eta Caritas erakundeetako ordezkariak ere. Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibia izan da bilerako buru, eta pertsona horien harrerari buruzko datuak biltzen dituen asteko buletina aztertu da bertan.
Bileraren ondoren, Lide Amilibiak egoera "egonkorra eta lasaia" dela esan du, eta Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Gobernuak eta hirugarren sektoreko erakundeek duten lankidetza estua nabarmendu du. Gainera, aurreratu du Jarraipen Mahaiak apirilaren 27an, asteazkenean, egingo duen bileran erabakiko duela egungo Kontingentzia Plana luzatuko den – apirilean amaituko da-eta plan hori – edo egoeraren arabera beste bat onartuko den.
Adierazi duenez, 2.000 pertsona inguru iritsi dira Ukrainatik Euskadira. Horietatik, 1.500ek osasun txartela eskatu dute, 1.800ek nazioarteko babesa eskatu dute eta 422 adingabe eskolatuta daude dagoeneko.
Ukrainatik datozen errefuxiatuen harrerari buruzko datuen asteko buletina
-
2022-04-27
¿Protección... o patada en el culo? En Irún refugiados ucranianos se reunían en una asociación de vecinos para saludase, confraternizarse y hacer sus actos religiosos. Una concejala del ayuntamiento les a prohibido estas reuniones. Ciertamente tiene la autoridad para poder hacerlo. Pero no se les a ofrecido otra alternativa o lugar para sus reuniones. ¿tenemos "libertad religiosa"? Si suprimimos esta libertad en plan negativista estamos incurriendo en una "falta", pues la declaración de derechos humanos europeos insta a facilitar la actividad religiosa en sus diferentes vertientes. ¿Un derecho que se impide ejercitarlo?. Sugiero que, aunque las entidades municipales o autonómicas deben ser laicas y me parece bien, caemos en un error el no facilitar (prohibir) actos de índole religioso. ¿Dónde esta la "libertad religiosa", si luego impedimos su funcionamiento y puesta en práctica?.