Emakundek bultzatzen duen Nahiko hezkidetza-programan 3.600 haur baino gehiago parte hartzen ari dira ikasturte honetan
Emakunderen bitartez Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailak bultzatzen duen Nahiko hezkidetza-programa 20 urte betetzear dago, eta denbora horretan Lehen Hezkuntzako ziklo guztietako 20.000 haur baino gehiago igaro dira programa horretatik. Ikasturte honetan, 2022-2023 ikasturtean, 31 ikastetxetako 3689 haur ari dira parte hartzen. Programaren helburua da haurrek berdintasunarekin, errespetuarekin eta indarkeriarik ezarekin lotutako balioak ikastea, eta balio horiek eguneroko gauza txikietara, hautaketetara eta eguneroko portaeretara eramaten jakitea.
Programan egindako ebaluazioek erakutsi dute ondorio positiboak dituela haurren jarreretan. Programako materialak Lehen Hezkuntzako maila bakoitzerako hiruhileko bakoitzeko unitate didaktiko baten inguruan egituratzen dira. Unitate didaktiko irekiak, malguak eta ikastetxe bakoitzaren programazioetara eta proiektuetara erraz egokitzeko modukoak. Horretarako, Emakundek programaren material digitalizatua, aholkularitza tekniko pertsonalizatua eta hezkidetzari buruzko hiru hilean behingo jardunaldiak eta mintegiak eskaintzen dizkie ikastetxeei.
Hauek dira ikasturte honetan egin diren mintegietako bideoak:
Online Hitzaldia - JOKIN AZPIAZU CARBALLO: "Ikasle mutilak eta berdintasunerako heziketa: zergatik eta zertarako, hausnarketak eta irizpideak." (2022ko martxoak 22) Hitzaldiaren bideoa (Youtube)
Online Hitzaldia - IRANTZU VARELA: "Análisis y uso de las redes sociales desde el punto de vista coeducativo." (2022ko martxoak 4) Hitzaldiaren bideoa (Youtube)
Online Hitzaldia - NEREA SANCHO: "Ikasleen gorputzak eta beraien garapena. Heziketa afektibo-sexuala hezkidetzaren ikuspegitik." (2022ko otsailak 18) Hitzaldiaren bideoa (Youtube)
Online Hitzaldia - AMPARO TOMÉ GONZALEZ: "Con ojos de niña y con ojos de niño: la mirada coeducativa del profesorado" (2021eko azaroak 19) Hitzaldiaren bideoa (Youtube)
-
2022-04-21
Haurtzarotik trebetasun guztiak indartzea, eta ez uztea nola jartzen diren belarritakoak txikitatik, edo nola uzten diren arrisku eta esfortzu ariketak gizonentzat, gerra-jokoen opari gisa. Pantailatik ateratzen dira, halaber, estereotipoak dituzten pertsonak: sexiak dira printze edo printzesa gisa, pribilegioak dituzte, edo lanbide jakin batzuk, egunez egun talentua egunez egun frogatu denean, jaisten dena esaten da, eta alderantziz.
-
2022-04-21
Potenciar desde la infancia todas las habilidades y no dejar cómo se ponen los pendientes desde pequeñas o como se dejan los ejercicios de riesgo y esfuerzo para los varones como regalos de juegos de guerra. Desde la pantalla también salen personas con estereotipos de ser sexis como príncipe o princesa privilegios o ciertas profesiones cuando se ha demostrar día a día el talento de un día para otro se dice lo que sube baja y viceversa.