Berriak Segurtasuna

87 urteko gizon bat erreskatatu dute Serantes mendian

2022-04-18

Gaur eguerdian Ertzaintzaren helikoptero bat mobilizatu dute Zierbenan, Serantes menditik jaisten ari zenean, ondoezik sentitu den 87 urteko gizon bat erreskatatzeko. 

Gaur, astelehena, ordu bat eta erdiak aldera, pertsona batek SOS DEIAK 112 Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzura deitu du Zierbenako Serantes menditik jaisten ari zen 87 urteko gizon bat ondoezik zegoela esanez.

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek, Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzuko teknikari batek koordinatuta, berehala mobilizatu dituzte Ertzaintzaren helikoptero bat eta mendiko taldea, eta gizona aurkitu dutenean “Kornites” erromeria dela eta DYAk inguruan instalatuta zuen Aginte Postu Aurreratura eraman dute.  Lehenengo balorazioa bertan egin ondoren, gizona Basurtuko ospitalera eraman dute anbulantzian.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko