Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak

Lanbidek lana bilatzeko aholkularitza eta laguntza ematen du

2011.eko urriak 17

Lanbideren 245 lan-orientatzaile ari dira EAEn lan bila ari direnei laguntzen.

Enplegu-eskatzaileei pertsonalizatutako arreta ematea da, hain zuzen, Euskal Enplegu Zerbitzuaren (Lanbide) ekintzarik nabarmenetariko bat.  Arreta pertsonalizatua eta kalitatea dira unitate honen filosofia, eta lan-orientatzaile bakoitzak enplegua bilatzeko gidari-lanak egiten ditu.  Beren lan egiteko modua zehatzago ezagutu dugu, eta, horrez gain, lan-eske joaten direnek zer eskatzen dieten ere jakin dugu.

Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, lan bila ari direnei arreta pertsonalizatua emateko politika handitu du. Horretarako, 175 teknikari gehiago ari dira orientazio-lanetan; orotara, 245. Lurraldeka aztertuta, orientatzaile gehienek Bizkaian lan egiten dute: 133 langile. Beste 75 profesional ari dira lanean Gipuzkoan, eta gainerako 37ak Araban.

Orientazio-unitate honetako adituak oinarrizkoak eta ezinbestekoak dira pertsonalizatutako eta kalitatezko arreta emateko; hori horrela izanik, lana aurkitzeko gidari bihurtu dira. 

Hala, Lanbideren egungo ereduak garai bateko orientazio itxia albo batera utzi du; izan ere, lana bilatzeko tresna malguen eta enplegu eskatzaile bakoitzaren profilari egokitzen zaion enplegagarritasuna hobetzearen alde egiten du.

8 iruzkin
  • @noemiarana
    2011.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: 245 orientadores laborales de @lanbideejgv ayudan en la inserción laboral http://t.co/maaJUGDz #noticias #empleoeuskadi

  • @raiabril
    2011.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: 245 orientadores laborales de @lanbideejgv ayudan en la inserción laboral http://t.co/maaJUGDz #noticias #empleoeuskadi

  • @lanbideejgv
    2011.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    245 orientadores laborales de @lanbideejgv ayudan en la inserción laboral http://t.co/maaJUGDz #noticias #empleoeuskadi

  • @lanbideejgv
    2011.eko urriak 18

    Comentario de Twitter:
    245 orientadores laborales de Lanbide ayudan en la inserción laboral a los demandantes de empleo vascos http://t.co/maaJUGDz #orientación

  • @ALTSmartSociety
    2011.eko urriak 18

    Comentario de Twitter:
    importante orientar para emplear! :) RT @Irekia: Conoce cómo funciona el servicio de Orientación de Lanbide http://t.co/AOjd1IIG

  • @davidutti
    2011.eko urriak 17

    Comentario de Twitter:
    RT “@Irekia_News: Lanbide asesora y acompaña en la búsqueda de empleo. http://t.co/8xg50ltv

  • @lanbideejgv
    2011.eko urriak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lanbidek lana bilatzeko aholkularitza eta laguntza ematen du . http://t.co/hP1eMYvN

  • @J_F_Perez
    2011.eko urriak 17

    Comentario de Twitter:
    Lanbide asesora y acompana en la busqueda de empleo http://t.co/p4Mc1TuX

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan