Zeinu hizkuntzaren eguna
qrcode

600 pertsonak baino gehiagok jarraitu dituzte joan den astean egindako Berdintasunerako Legearen aurkezpen publikoak

2022-04-18

600 pertsona baino gehiagok jarraitu dituzte Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako Legearen berri emateko Emakundek antolatutako aurkezpenak. Legea Eusko Legebiltzarrak onartu zuen 2022ko martxoaren 3an. Lehenengo informazio-saioa apirilaren 4an egin zen, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan, eta Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak aurkeztu zuen. Harekin batera, aurkezpenean parte hartu zuten Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak eta Emakundeko lankidetza instituzionaleko arloko arduradun Ander Bergarak. Hurrengo bi aurkezpenak apirilaren 6an egin ziren Bilbon eta apirilaren 7an Donostian. Saio horietan, lege berriaren ekarpen garrantzitsuenak azaldu ziren.

Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzarako Legea berdintasun-politikak garatzeko baliabide ekonomikoak, giza baliabideak eta baliabide teknikoak indartzea aurreikusten duen legea da; EAEko sektore publiko instituzional osoan funtsezko elementuak bultzatzen ditu berdintasun-politikek aurrera egiteko, hala nola planak, zerbitzu espezializatuak eta langileen prestakuntza; ikasgeletan hezkidetza-lana indartzen du; neskei, haurrei eta nerabeei babes handiagoa ematen die indarkeria matxistaren aurrean;  eta emakumeen aurkako indarkeria goiz detektatzeko sistemen hobekuntza dakar, baita haien erreparaziorako, beste askoren artean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak