qrcode

Tapia Food 4 Future-n: “Elikadura eta Teknologia eremuetan Euskadik asko du emateko eta garatzeko”

2022-04-20

Arantxa Tapia sailburua Food 4 Future -Expo Foodtech ekimenaren bigarren edizioaren aurkezpenean izan da. Elikagai eta edari industriaren profesionalentzako berrikuntzari buruzko nazioarteko ekitaldia Bilbon egingo da, maiatzean. Bere hitzaldian, sailburuak azpimarratu du ekitaldiak bi esparru batzen dituela, elikadura eta teknologia, Euskadirentzat aukera direnak.

“Duela urtebete eskas – adierazi du Tapiak - The Food Global Ecoystem ekimena ezagutzera eman genuen, elikaduraren eraldaketaren erronkan munduko erreferente gisa kokatu nahi dugun ekosistema propioa”.

“Euskadin baditugu lehen sektorea antolatua eta ondo egituratua eta balio erantsi handiko elikagai-industria. Horrez gainera, BRTA, prestakuntza kualifikatua eta nazioartean aitortutako sukaldaritza-sektorea ditugu” esan du Tapiak.

Aktibo horiek ahalbidetzen dute proiektu teknologikoen buru izatea eta talentua erakartzea.

Informazio gehiago erantsitako dokumentuetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ainara Basurko ( Bizkaiako Foru Aldundia), Xabier Ochandiano (Bilboko Udala), Jordi Gallés (Food 4 Future), Rogelio Pozo (Food 4 Future), Sergio Fabregat (Food 4 Future