Berriak Hezkuntza

Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe pribatuetan araubide bereziko kirol-irakaskuntzak emateko baimen-prozedura arautzen duena. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2022-04-13

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, lege- edo erregelamendu-proiektua edo -aurreproiektua egin aurretik, beharrezko kontsulta publikoa egin da 2022ko martxoaren 22tik apirilaren 5era, administrazio publiko eskudunaren web-atariaren bidez.


Horretarako ezarritako epea igaro eta ekarpenik jaso ez denez, araua idazteko prozedura izapidetzen jarraituko da. Aurrez, Hezkuntza sailburuak onartu beharko du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan